Ikurrinaren igoerarako 8 ordu falta dira baina Katalin Erausoko patioan San Sebastian martxako lehenengo konpasak entzuten dira jada. Ehun ume inguru danborrak eta kupelak joaz dantzariz lagunduta. Arratsaldeko 16:00ak dira eta eskolako ikasleak Amarako kaleetatik desfilatzen hasi dira.
1988ez geroztik, 4 eta 12 urte bitarteko sukaldari talde batek errodobleak eramaten ditu auzoko beste eskola, establezimendu eta DYAko egoitzaren aurrera. Azkeneko gune honetan, anbulantzietako sirenak martxan jartzen dituzte txikien pozarako.
Auzoarekin lotura estua duen danborrada apal honek, urteroko jaiaren bezperan, gure kaleak animatzen ditu. Dudarik gabe, ikasleentzat ohore bat da danborrak eta barrilak jotzea txarangaren musikariekin batera, Donostiako egun eta jai handiari hasiera emateko.