Itzuli kategoriara

Afede Lagunen Danborrada

Noiztik 2017 / Especiales
Irteera
ordua
18:00
Bukaera
ordua
20:00
Sare sozialetan partekatuDanborrada gogokoena
85
Parte-hartzaileak
46 Neskak 39 Mutilak

Afede Lagunen Danborrada

Gure danborrada txikia 2017an jaio zen gure hiriaren festa nagusian parte hartzeko txikiegiak ziren ume guzti haien ametsa betetzeko. Beraientzat ilbilbideak luzeegiak ziren eta parte hartzeko gutxieneko adina urrunegia, baina beraien ilusioa hain zen handia ezin geniola pasata utzi. Horrela, Gros auzoko bi guarasook eta Donostiako Afede jostailu denda AFEDE LAGUNAK KULTUR ELKARTEA sortu genuen danborrada txiki hau martxan jartzeko. Danborrada hau gure txikiei egokitua zen, bi orduko ibilbide berezi batekin eta, bitartean, meriendatxo bat egiteko atsedenaldiarekin ibilbidea osatzeko indarrak hartzeko.

Hau dena lortzeko bidea ez zen erraza izan, baina 2017 ko urtarrilaren 19an gure txikien aurpegiak pozez beteta ikusteak azken bi urteko lana eta ahalegin guztien saria izan zen. Hortik aurrera, urtarrilako 19 bakoitzean, gure txikiek harro-harro egiten dute beraien desfilea eta ilusioz beteta jotzen dituzte danborrak munduari esateko haiek direla handienak.

Uniformea

Mutilak: Sukaldari jantzia (jaka, galtzak, mantal zuria, gozogile txanoa eta zapi urdina) Neskak: Urketari jantzia (baserritar jantzi modernoa txaleko beltzarekin, zapi zuriarekin buruan, eskularru zuriekin eta zapi urdinarekin lepoan)

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
Babeslea
Sabadell Guipuzcoano
X