Itzuli kategoriara

Claret Ikastola

Noiztik 1965 / Tamborrada infantil
Irteera
ordua
12:00
Irteera
ordena
20
Sare sozialetan partekatuDanborrada gogokoena
137
Parte-hartzaileak
73 Neskak 64 Mutilak 1 Konpainia

Claret Ikastola

1926an sortu zen ikastetxea
1971tik aurrera ikastola
Danborradan hasi zen urtea: 1965
1992an Gorka Pérez Sayes izan zen Danbor Nagusia
2017an María Soliño Pedreira izendatu zuen Easo Ederra eta Unai Sanchez Castelazo Jenerala

Ikastetxea Sagrado Corazón de María konpainiaren izenarekin irten zen lehen aldiz, Danborradan hamabost bat konpainiak bakarrik parte hartzen zutenean. Laurogeita hamarreko urteen hasieran parte hartzaileen zerrendan gehitu zen Mariaren Bihotza Ikastola euskarazko izenarekin. Eta, azkenik, 2016az geroztik, oraingo Claret Ikastola du izena. Hirugarren konpainia izan zen itsas armadetako jantziak eramaten. Hala, itsas armadako uniformeekin ere jantzitako beste bi konpainiarekin batera kokatu zuten desfilean.

Uniformea

Jantzia gerrako itsasgizonena da (1826). Kasaka zuria bularralde urdinarekin, behealdean gomaz harrotua, gorbata beltza eta galtza zuriak, marrarik gabe, eskularru zuriak eta zapata beltzak. Itsasgizonen txanoa, begizta beltzarekin eta Donostiako armarriarekin. Sukaldariak: kasaka eta galtza zuriak, mantal zuria eta trapu zuria, zapi urdina lepoan.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
Babeslea
Sabadell Guipuzcoano
X