Itzuli kategoriara

Herri Ametsa Ikastolako Helduen Danborrada

Noiztik 2016 / Altza-Bidebieta-Intxaurrondo
Irteera
ordua
19:00
Bukaera
ordua
22:00
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
65
Parte-hartzaileak
30 Emakumeak 35 Gizonak

Herri Ametsa Ikastolako Helduen Danborrada

Herri Ametsa Ikastolako Helduen Danborradak 2016ean hasi zuen bere ibilbidea. Ilusio handiz Haur Danborradako lan taldean urtetan aritutako kideek sorturiko konpainia da. Bidebieta auzoa San Sebastian egunean danbor hotsez betetzen duen 3. Konpainia izanik. Taldea irakasle, ikasle, ikasle ohi, guraso eta guraso ohiez osaturik dago. konpainia mistoa da.

Konpainiaren aurrea Ikastolako bi estandarteek irekitzen dute, batak Ikastolako logo zaharra du besteak berriz, logo berria. Honek ikastolako ingurua irudikatuaz itsasoa sinbolizatzen duen fondo urdinaren gainean garo berdearen hostoa du. Urtez-urtez handitzen doan taldea da. 2019 urterako gastadorearen figura txertatzeko asmoa du.







Uniformea

Jantzia sukaldariarena, txano eta zapi urdinez, ertz urdina dituen kasaka eta galtza koadrodun urdin zuriaz osatua.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • San Sebastian egunean auzoan aritzeaz gain ikastolan bezperan antolatzen den festan ere hartzen du parte. Bertan ikasle, irakasle eta gurasoekin batera San Sebastian egunari ematen dio hasiera.
Danborrada gogokoena
Babeslea
Sabadell Guipuzcoano
X