2021eko Danborrada: Testigantzak

Danborrada 2021

Testigantzak

Testigantza hitzak bizi edo ikusi izan den zerbaiten fede ematea esan nahi du. Donostiarren artean, arraroa da San Sebastian egunean ospatzen dugun Danborrada bizi edo ikusi izan ez duenik egotea, bere bizialdi luze zein laburrean; zaila da Danborrada baten oroitzapenik ez izatea, hau da, irten ginen lehenengo danborrada hura, lehenengo aldiz Konstituzio plazan egon ginenean bandera igotzean, gure alabak lehenengo aldiz desfilatu zuenean Haur Danborradan, gure aitonak Martxa jotzen erakutsi zigunean… Une ahaztezinak, bai, donostiarrek oroimenean betiko gordeta dituztenak, eta gaur hemen, batek baino gehiagok partekatu nahi izan dituztenak, jasota gera dadin guztiok, ziurrenik, sentitzen duguna. Danborrada baten testigantzak, bai, aurten, inoiz ahaztuko ez dugun urte honetan, eta berandu baino lehen oroitzapen urrun bat izango delako esperoan.

Ez ezazu galdu!

X