Hainbat leku eta ordutegi izango dira ehunka haurren desfilearen lekuko; fisikoki banatuko dira, pasio berak elkartuta mantentzeko: San Sebastian eguna eta bere Danborrada.
Ahal den neurrian pilaketak saihesteko, eta ezarritako neurriak betez, Haur Danborradak bost ibilbide izango ditu aurten, eta horietan ikastetxe eta/edo elkarte kopuru jakin batek parte hartuko du, ahal den neurrian, beren egoitzen hurbiltasun irizpideetan Hauek dira desfileak egiteko ezarri diren bost eremuak:
- AMARA – LOIOLAKO ERRIBERAK
1.600 metro inguruko ibilbidea, Pablo Gorosabel kaletik hasita (Loiolako Erriberak) Bartzelona hiribidetik eta Gregorio Ordoñez kaletik igaro, Euskal Kortsarioak kalean biratu, eta Gregorio Ordoñez kaletik, Bartzelona hiribidetik bueltan, berriro Pablo Gorosabel kalean amaitzeko. Desfile bakar bat izango da 12:00etan eta guztira bost ikastetxek desfilatuko dute 600 haur ingururekin.
Ibilbidea eta parte-hartzaileak (jpg, 505 KB)
- ANTIGUA
1.400 metro inguruko ibilbidea egingo dute bertaratuko direla baieztatu duten bost ikastetxeetako 600 partaideek. Desfile bakar bat egingo da eguerdiko 12:00etan, eta irteera Tolosa hiribidearen eta Antonio Gaztañeta kalearen arteko elkargunean izango da. Ondoren, Zumalakarregi hiribidetik jarraituko du, bertako 1. zenbakiaren ondoan dagoen zebrabidean biratu eta Zumalakarregi hiribidetik eta Tolosa hiribidetik itzultzeko; bertan amaituko da ibilbidea Mauleon kalearen inguruan.
Ibilbidea eta parte-hartzaileak (jpg, 410 KB)
-
BIDEBIETA
Guztira 425 danborrarik desfilatuko dute Bidebietako kaleetan urtarrilaren 20an, 12:00etan. Zazpi ikastetxetako neska-mutilek Salvador Allende parkean hasiko dute ibilbidea, eta Serapio Mujika eta Julio Urkixo kaleak zeharkatu ondoren, Salvador Allende parkera itzuliko dira berriro, 1.300 metro inguruko ibilbidea amaitzeko.
Ibilbidea eta parte-hartzaileak (jpg, 488 KB)
- ERDIALDEA
1.400 metroko ibilbidearekin eta goizez (12:00etan) bost ikastetxeetako eta Gaztelubide Txikiko ‒aurten salbuespen gisa Haur Danborradarekin desfilatuko duena‒ danborradako 790 haur inguruk egingo duten ibilbidea ohikoaren nahiko antzekoa da. Bretxatik irten eta kale hauetatik igaroko dira: Boulevard, Hernani, Loiola, Arrasate, Getaria, Askatasunaren hiribidea, Idiakez, Legazpi eta bueltan Boulevardera.
Ibilbidea eta parte-hartzaileak (jpg, 370 KB)
- GROS
Eguerdiko 12:00etan desfile bat izango da Gros auzoko kaleetan zehar. Nafarroa hiribidetik irten, Gurutze pasealekuaren inguruan, eta Zurriola hiribidetik jarraituko du Lapurdi plazara iritsi arte. Bertan bira egingo du Zurriola hiribidetik eta Nafarroa hiribidetik irteera gunera bueltatzeko; 1.600 metroko ibilbidea guztira. 550 partaide inguru izango dira desfilean.