Urtarrilaren 15etik 25era
Gure danborradako jantzien kolore eta ikusgarritasuna ezin izango da gure hiriko kaleetan zehar ikusi gure zaindariaren eguneko 24 orduetan. Gogorra izango da, baina hurrengo urteetan berriro azalduko dira gure kaleetatik. Aurten, modu desberdin batean ikusiko ditugu, bizigabe, manikien gainean, baina gutxienez Donostiako dendetako erakusleiho askotan egongo dira. Urtarrilaren 15etik 25era ikusgai egongo dira helduen danborradetako eta Haur Danborradako konpainietako soldaduen, sukaldarien, urpekarien… ehunka jantzi, Donostiako herritarrek ikus ditzaten.