Itzuli kategoriara

Tamborrada Amaikak Bat

Noiztik 2013 / Parte Vieja
Irteera
ordua
10:30
Bukaera
ordua
14:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
124
Parte-hartzaileak
60 Emakumeak 64 Gizonak

Tamborrada Amaikak Bat

Elkartearen mendeurrenaren oroitzapen ospakizunean danborrada bat sortu zen 2007ko uztailaren 31n, San Inazio egunean. Urte batzuen buruan, arrakasta eta parte hartzea ikusirik, danborrada osatzen zutenek eskatuta, konpainia berri bat osatzea erabaki zuten 2013. urtean, Donostiaren erreketaren eta berreraikuntzaren berrehungarren urteurrenean. Danborrada misto bat sortu zuten, 47 emakumek eta 75 gizonek osatua, honela banatuta: 3 gastadore, 2 kantinera, 2 banderadun, danbor nagusia, 27 danbor, kabo barrila, 43 barril, 24 urketari eta 20 musikari.

Uniformea

Ramón Labaienen aholkuei jarraikiz, 1813. urteko Kuartel Zalditeriako Dragoi Ingelesen janzkia hautatu zuten.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Geldialdiak egiten dituzte Sarriegi plazan, Raimundoren oroitzapenetan, eta Santa Marian, patroiaren omenez. Trinitate plazan zenbait pieza interpretatzen dituzte Ardatza Danborradarekin batera.
Danborrada gogokoena
X