Elkartearen mendeurrenaren oroitzapen ospakizunean danborrada bat sortu zen 2007ko uztailaren 31n, San Inazio egunean. Urte batzuen buruan, arrakasta eta parte hartzea ikusirik, danborrada osatzen zutenek eskatuta, konpainia berri bat osatzea erabaki zuten 2013. urtean, Donostiaren erreketaren eta berreraikuntzaren berrehungarren urteurrenean. Danborrada misto bat sortu zuten, 47 emakumek eta 75 gizonek osatua, honela banatuta: 3 gastadore, 2 kantinera, 2 banderadun, danbor nagusia, 27 danbor, kabo barrila, 43 barril, 24 urketari eta 20 musikari.