Argoitz Echezortu San José, 2026ko Danbor Nagusia
Danbor nagusia
Danbor Nagusiaren figurak Haur Danborradako agintari nagusia ordezkatzen du. Bere konpainiako danborren uniforme bera janzten dut besteengandik bereizteko elementuren batekin. Urtarrilaren 20ko 12:00etan danborrada Udaletxeko balkoitik zuzentzen du, Sarriegiren martxen soinuekin erdialdeko kaleetan egingo den haur-desfileari hasiera emanez. Danbor Nagusiak hiriko alkatearen eskutik aginte-makila pertsonalizatua jasotzen du.
2026ko Danbor Nagusia
Argoitz Echezortu San José
Jenerala eta laguntzailea
Haur Danborradako Jeneralaren eta Laguntzailearen figurak Danborradaren hasieran sortu ziren, 1961ean. Figura horiek existitzeko arrazoia garai hartako gizarte donostiarraren ezaugarrietan eta hasieran desfilea antolatu zen moduan aurkitzen dugu: haur-desfile bat zen, hainbat motatako uniforme militarrez osatua, eta XIX. mendean zehar hiriak izan zuen bilakaera historikoa islatzen zuen.
Hala, Jenerala eta bere Laguntzailea Alderdi Ederren bildutako troparen agintari gorenak dira. Euren jantziak bertan parte hartzen duten konpainia guztien jantzietatik diferenteak dira, eta ibilbidea zaldi gainean egiten dute.
Gainera, Udaletxeko balkoitik Jeneralak tropei hitz egiten die, desfilea ordenatuta eta festaz gozatuz egin dezaten eskatzeko.
2026ko Jenerala
Jon Saizar Viles
Intxaurrondoko Haur Danborrada
2026ko Laguntzailea
Ane Martín López
Ane Martín López eta Jon Saizar Viles , 2026ko Laguntzailea eta Jenerala
2026ko Haur Danborradako pertsonaiak
Haur Danborradako Karroza
Hasieratik karroza Haur Danborradako desfilearen parte izan da. Nolabait garai bateko gizarte donostiarra irudikatzen du, batez ere, bertan doazen pertsonaiengatik.Hasieran, karrozan neskak baino ez ziren joaten: Easo Ederra eta Ohorezko Damak, Donostiako emakumeen edertasunaren adierazgarri gisa.
Denborak aurrera egin ahala, parte-hartzea zabaldu egin zen eta karrozaren osaera eguneratu egin zen, jende berriari lekua eginez eta, pixkanaka, generoko estereotipoak gure festatik ezabatuz.
Era horretan, karroza-kontzeptu berria sortu zen. Bertan joango diren pertsonaiak hiriaren festa-giroaren eta XIX. mendean gure inguruan aurkitzen genituen ofizio batzuen ordezkaritza bat dira. Horien artean, emakume alkatearen figura nabarmenduko dugu, agintea irudikatzen duen hemeretzigarren mendeko inauterietatik ateratako pertsonaia.
- Alkatesa: Valentina Errante Santos
- Notarioa: Odei Albarca Lopetegi
- Easo Ederra: Ayleen Kristen Siavichay López
- Dama: Elena Pascual Loi
- Dama: Nahia Abal Aldaz
- Arrantzalea: Aitor Ponce Prieto
- Artzaina: Ekaitz Fernández Otegi
- Irulea: Paola Errante Santos
- Dendaria: Ibai Redondo Lerones
- Urketaria: Ariane Valderrama Aldasoro
- Mandazaina: Ander Bermejo Gómez
- Hiritarra: Aimar Benavente Briones
Palafrezainak
Palafrezaina, garai batean, zaldia bridatik helduta zeraman morroia zen. Terminoa «palafre» hitzetik dator, nagusia zaldi gainean zihoanean morroiak muntatu ohi zuen zaldi mantso mota bat zen.
- Leo Pina Castro
- Mateo Lasa Santos
- Oihan Benavente Briones
- Elene Celestino Creo
- Bruno Larramendi Cruz
- Unax Manzano Irigoien
2026 Haur Danborradako Palafrezainak



