Haur danborrada

Ez ezazu galdu!
Ordua
12:00
Sare sozialetan partekatu
4731
Parte-hartzaileak
2567 Emakumeak 2164 Gizonak 48 Konpainiak

Gaztetxoen ilusioa

Icono tamborrada

Haur danborrada guztien ikastetxeak, danborrada bereziak eta txikienen ekitaldiak dituen zerrendak ikusi.

Artisautzako gremio, elkarte eta erakunde desberdinek Danborrada antolatuta, bertako kideak beti izan ziren helduak 1927ra arte; Zorroagako haurrekin esperientzia bat izan ondoren, Euskal Billera elkarteak, bertako presidente Mauricio Echanizen ekimenez, desfile bat antolatzea erabaki zuen, haurrek bakarrik osatua, eta nesken paperak, helduek egiten zuten bezala, kantinera, banderadun eta Easo Ederra izango ziren. Haur Danborradaren aurreneko edizio hartan Alfredo Taberna izan zen Danbor Nagusia, heraldoekin eta gastadoreekin, danborrekin eta barrilekin.

Goizeko 11:00etan irten ziren eta Alde Zaharreko kaleetatik desfilatu zuten. Gainera, kontzertuak eman zituzten Boulevarden eta Konstituzio plazan. Ekitaldi hark izugarrizko harrera ona izan zuen eta, hala, urtetik urtera errepikatu zuten modu horretan, 1961ean handitu zen arte.

Haur danborrada: Lehen edizioa

1960ko urria zen Donostiako prentsak Euskal Billerako Danborradaren erabateko berrikuntza ekarriko zuenaren berri eman zuenean; ehunka haurrek parte hartuko zuten konpainiatan uniforme ikusgarriez jantzita.

Bilera bat egin zen azaroaren 22an, Kultur eta Turismo Ekintzetxean, eta bertan adostu ziren Danborrada berria sortzeko oinarriak. Hauek izan ziren bertan: Ramiro Cibrián, Kultur eta Turismo Ekintzetxea ordezkatuz; aita Everardo Belba, Marianisten zuzendaria; Cayetano Ibaeta eta Tomás Galindo, Euskal Billerako presidentea eta presidente ohia; Miguel Blasco de Imaz, Miguel Caravaca, Hipika Elkartea ordezkatuz; Fernando Merino, ikastetxe alemanetik eta Ernesto Merino zinegotzia.

Hartu zituzten erabakien artean ezarri zen parte hartzaileak uniforme ikusgarriekin joango zirela dotore jantzita, Infanteria, Artilleria, Zalditeria eta Ingeniariak ordezkatuz, “usadio zaharretan bezala jantzita”; eta ikastetxe bakoitzak 8 eta 12 urte bitarteko adineko berrogeita hamar haurrekin parte hartuko zuela. Danborrada sortu zuen elkartea izateagatik, onetsi egin zen Euskal Billerako konpainia izan zedila desfileari hasiera emango ziona. Hala, atzetik joango zitzaizkion gainerakoak, ikastetxearen antzinatasunaren arabera, ondoren udal eskolak kokatuta eta azkenik etorkizunean elkar zitezkeenak. San Ignacio ikastetxeak desfilean azkenak ateratzea eskatu zuen, artilleriako konpainia bat zenez gero kanoiak eramaten zituelako, eta haien martxa gainerakoena baino mantsoagoa izango zelako.

Haur danborrada

Haur Danborradaren behin betiko ordena, hirurehunetik gorako parte hartzailerekin, ondokoa izan zen: Banderadunak, Euskal Billera, Jenerala (Manin Caravaca) eta Laguntzailea, Marianistak (1887an sortutako ikastetxea), Eskola Frantsesak (1898), Jesusen Bihotza (1904) eta La Salle (1947). Musika Banda militarra, Almirante Oquendo Eskolako eta Reina Victoria Egoitzako (Zorroaga) konpainiek jarraituta. Lehen adierazitako arrazoiengatik itxi egin zen San Ignacio (1929). Igeldoko Zalditxoek hasiera eman zioten martxari eta Hipika Elkarteko lantzariek desfilatu zuten Donostiako erreginaren (Blanca Orúe) karrozari segizioa eginez.

Haur Danborradaren lehenengo edizioaren garapenak hainbat anekdota eta komentario jaso zituen, hurrengo urteetan hobera egiteko balio izango zutenak.

Kaiko zabaldegian, Euskal Billeraren parean, konpainia guztiak bilduta, ia ordu erdiko atzerapenarekin hasi zen desfilea, Udal Korporazioaren berandutzagatik, Santa Mariako mezan izan baitziren aurretik. Ibilbidea luzeegia izan zen, dagokion atalean aipatu bezala, eta nekatuta bukatu zuten haurrek. Gainera, asko luzatu zen Alderdi Ederreko geraldia, ibilbideko kaleetatik oraindik desfilatzen zebiltzan haien zain egon behar izan zutelako. Musika banda bakar batek parte hartu izanak eragotzi egin zuen doinuak parte hartzaile guztiek entzun ahal izatea, askotan erritmoa galdu egiten zutela kontuan hartuta gainera.

Jantziek harrera ona izan zuten, eta haien ikusgarritasuna nabarmendu zen, nahiz eta nabaria izan ikastetxe pribatuen eta udal ikastetxeen arteko diferentzia.

Deskargatu

Egitaraua

Deskargatu ekitaldien egitaraua.

Deskargatu

Sare sozialak

Jarraitu festa...

Streaming, instagram, facebook, twitter...

Jarrai gaitzazu

Ez ezazu galdu!

X