Itzuli kategoriara

Herrera Ikastetxea

Noiztik 1981 / Tamborrada infantil
Irteera
ordua
12:00
Irteera
ordena
20
Sare sozialetan partekatuDanborrada gogokoena
78
Parte-hartzaileak
40 Neskak 38 Mutilak 1 Konpainia

Herrera Ikastetxea

Berrogeiko urteen amaieran sortu zen ikastetxea
Danborradan hasi zen urtea: 1981
1996an Iñigo Pérez Hidalgo izan zen Danbor Nagusia
1985ean Karmele Varela izendatu zuen Easo Ederra eta Manuel Campo Jenerala

Ikastetxeko Guraso Elkartea (ikastetxeak ehun eta berrogeita hamar ikasle baino gehiago ditu) arduratu zen Konpainia eratzeaz, zeina nabarmendu egiten den galtzerdien gainetik gurutzatuta daramatzan begizta deigarriengatik, jantziari abarka tradizionalen ukitua emanez.
Ikasleen % 50ek baino gehiagok parte hartzen dute Danborradan. Hasiera batean Colegio Nacional Mixto de Herrera izenez agertzen zen. Bere estreinaldiaren urtean, eguraldi txarra zela eta, otsailaren 1ean egin behar izan zuen lehenengo irteera. Ikastolak 2015ean gehitu zuen urketariaren irudia. Armarriak hondo gorria du eta liburu ireki baten irudia darama triangelu zuri baten erdian.

Uniformea

Gipuzkoako Boluntarioen 1. Batailoikoa da jantzia (1813). Espeologo kasko beltza, luma berdearekin eta azeri isatsarekin. Jaka gorria galoi horiekin. Lepoa eta mahukaburuak berdeak. Galtza zuriak belaunetaraino. Abarka beltzak txirikordez lotuta eta borla gorriekin. Urketariak: jaka gorria, gona luze marraduna, galtzerdiak, abarkak, loredun zapia lepoan, eta burua motots sare batekin apaindua.

Uniformeak deskargatu eta margotu

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X