Festa baten historia

Historias y fiestas

Lehenengo jarraigoa

Lehen Danborrada Donostiako kaleetara zein urtetan irten zen zehaztu ezin den arren, kroniken arabera, 1597an sortutako hiriko patroiaren festa ospatzeko, Donostiako kaleetara gaur egun Danborrada izenez ezagutzen dugun lehen segizioa XIX. mendearen hogeita hamarreko hamarkadan irten zen.

Hiri harresitua, giro militarra nagusi zen gune garrantzitsua, kronistek diote, goizero, San Telmoko Kuarteletik gaur egun Boulervarda kokatua dagoen Lurreko Atera tropek desfilatzen zutela, guardiaren erreleboa egiteko. Zenbaitek diote, danborradaren jatorria 1836. urtearen inguruan dagoela, hiria urez hornitzen zuten hiru iturrietako batetik ura hartzeko zain zeuden bitartean zerbitzuko neskek eta hauen lagunek —beharginak eta soldaduak— suilak kolpatuz egiten zuten arradan.

Icono tamborrada

Hala ere, babes zabalena jaso duen ideia honako hau da: Danborrada garai horretako Donostiako Inauterietako konpartsa gisa sortu zela. Orduz geroztik, hiriko patroiaren eguna ospatzeko tradizioak indarra hartu zuen, goizaldean hiriko kaleetan barrena Santesteban maisuaren zortziko martxa baten musika joz ibiliz. Lehen urteetan martxa hori barrilekin soilik jotzen zen. Aurrerago, danbor ozenak gehitu zituzten.

Hasieran jantzi apetatsuz mozorrotuta joaten ziren parte-hartzaileak —hortik dator Inauterietako konpartsa gisa sortu izanaren ideia—; beranduago uniformatu egin ziren.

Urtero, goizaldeko hirurak eta erdian irteten ziren, Gazteluko igoeran kokatutako "La Fraternal" elkartearen lokaletik, "Sheshenarena" pieza joz; izan ere, 1860. urtera arte Sarriegik ez zuez San Sebastian Martxa idatzi. Nekaezinak, hiriko kaleetan barrena ibiltzen ziren goizeko zortziak arte. Ordu horretan Iñigo eta Narrika kaleek bat egiten duten kantoian gelditzen ziren, sokamuturraren zain.

Danborradarekin hasten zen Inauterietako asteartean Sardinaren Ehorzketarekin amaitzen ziren neguko festen zikloa.

raimundo sarriegui

Raimundo Sarriegui

Mendeak aurrera egin zuenean, garai hartako jatorrizko konposizio herrikoei (Urra Papito, Sheshenarena, antzinako Iriyarena …) Raimundo Sarriegi (1861) maisuak idatzitakoak gehitu zitzaizkien. Tradizioagatik horietako lau pieza finkatu ziren Danborradaren errepertorio klasiko gisa 1965. urtera arte —une horretan Polka eta Retreta gehitu zituzten—: San Sebastian Martxa, Diana, Tatiago eta Iriyarena.

"La Fraternal" elkartearen lekua "Unión Artesana" elkarteak hartu zuen. 1870ean sortu zen elkarte hau, 1956. urtera arte, goizeko bostetan irteten zen. Desfilea zaldi gainean zihoazen hiru heraldok irekitzen zuten, hauen atzetik 1800. urteko miliziano uniformea jantzita zuten danborrak joaten ziren, segizioa ixten zuen musika-bandak interpretatzen zituen martxekin batera barrilak eta danborrak joz. Unión Artesana gerra napoleonikoetako jantziak erabiltzen hasi zen, eta festaren antolakuntzan parte hatzen hasi ziren erakundeek jarraitu zuten ohitura bat sortu zuen. Parte-hartzaileen kopuruak gora egin zuen neurrian, armada frantsesaren, ingelesaren, espainiarraren eta portugaldarraren uniformeak —fantasia-puntu batekin diseinatuta— erabiltzen hasi ziren.

Garai batean Danborradan parte hartzeko balio izan zuten laten eta egurren ordez danborrak, barrilak eta suilak (ura garraiatzeko emakume donostiarrak erabilitako pertza) erabiltzen hasi ziren, garai hartako Donostiaren oroitzapen gisa, euren danborrekin arradak egiten zituzten uniformez jantzitako militarrei eta hauen atzetik egurrezko pertzak joz garai batean okinez eta gaur egun sukaldariz jantzita joaten ziren zibilei kopiatuz.

1906an Euskal-Billerako danborrada sortu zen testuinguru berezi batean, urte horretan erdialdeko danborrada guztiak elkarrekin ateratzea nahi izan zutelako. Hala, "Unión Artesana", "Club Cantábrico", "Sporti Clai", "Amistad Donostiarra" eta "Euskal Billera" danborradek gure hiriko kaleetan barrena desfilatu zuten.

ico aguadora

Orduz geroztik mende bat baino gehiago igaro da eta gure danborradak urrats handiak eman ditu alderdi askotan. Gizonek bakarrik parte hartzen zuten festa bat izatetik festa inklusiboa izatera pasatu da. Bertan nahi duen orok baldintza berberetan parte hartzeko aukera dauka, zein generokoa den axola gabe. Elkarte herrikoietara mugatutako festa bat izatetik, danbor baten inguruan, gai batekin interesatuta dauden, interes komunak dituzten… pertsonak biltzen dituen festa bat izatera pasatu da. Haurrek, gazteek eta helduek elkarrekin disfrutatzen duten festa.

Festa inklusiboagoaren eta berdinzaleagoaren alde aldaketak egin izanaren lorpen nagusien artean honako hauek daude:


Lehen danborrada mistoa 1980an sortu zen Kresala Elkartearen eskutik. Bertako danborradan “urketariaren” figura sartu zuten emakumeek “suila” joz festan parte hartu ahal izateko.

Emakumeek eta gizonek paper bera interpretatzen duten lehen danborrada mistoa 1982an irten zen kalera Eskaut Gia danborradaren eskutik: bertan, emakumeek eta gizonek, nahastuta, danborra eta barrila jotzen dute sukaldariz jantzita.

1999an, hiri osoko danborradetako ordezkariek festaren ekitaldi ofizial nagusian hartu zuten parte, Konstituzio Plazako Bandera Igotzean. Une horretatik aurrera Bandera Igotzeko ekitaldia Donostia hiriko festen benetako hasiera bihurtu zen eta Gaztelubideko danborradarekin batera, bi protagonista nagusik hartu zuten parte bertan: hiriko beste auzo batzuetako danborradetako ordezkariek eta, une horretatik aurrera, Danborradan ere ikusi ahal izango diren emakumeek.

Gaur egun 151 danborrada irteten dira kaleetara gure hirian. 10 izan ezik, guztiak mistoak dira eta emakumeen parte-hartzea gero eta zabalagoa da.

tamborrada historicaIturria: Eresbil artxibo historikoa

Haur Danborrada

Haur Danborradari dagokionez, Donostiako kaleetan lehen aldiz 1927ko urtarrilaren 20an desfilatu zuen.

Egun hartako goizeko hamaiketan Euskal Billerako haur-danborrada Konstituzio Plazara bertaratu zen eta han haurrek danborradaren ohiko martxak interpretatu zituzten euren danbor eta barrilekin. Ekitaldiaren buruan agintariak zeuden Udaletxeko balkoietan. Kontzertua beranduxeago berriro egin zen Boulervardeko kioskoan.

Gerra Zibilaren (1936-1939) eraginez etena egin ondoren, desfileak berriro egiten hasi ziren aurreko urteetako distira berberarekin, 1961. urtera iritsi arte. Urte horretan izugarrizko aldaketa egin zen. Urte batzuk beranduago, jatorrizko haur-danborrada zabaldu egin zen eta konpainia berriak eratu ziren.

1984ko azaroan, Kultur eta Turismo Ekintzetxeko Zuzendaritza Batzordeak ikastetxeek egindako proposamena onartu zuen. Horren arabera, neskek Haur Danborradan parte hartzea onartu zen ”baldin eta euren sexua bereiziko dituzten xehetasunak (ile luzea eta belarritakoak) ezkutatzen badituzte”. Horrela, 1985eko desfilean neskak Danborradan danborra eta/edo barrila jotzen hasi ziren.

2023. urtean, COVIDaren ondorioz 2021. eta 2022. urteetan atera ezin izan denez, 48 konpainia eta 5.000 bat haur ibiliko dira gure hiriko kaleetan.

 

2022

COVID19-ak Donostiako Helduen Danborrada berriz bertan behera uztera behartzen du.Haur Danborrada hiriko bost auzotan egiten da, ezarritako protokoloak betez.

2021

COVID19-ak Donostiako danborrada bertan behera uztera behartu du.

2019

Donostiako Danborrada webgune berria estreinatzen zen.

2012

Ainhoa Olasagasti da Gaztelubideko Danborradako lehen Urketari Nagusia.

2006

Urketarien figura Gaztelubideko Danborradan desfilatzea onartu zen, baina erabakia hartu zen unearen eta San Sebastian egunaren artean denbora gutxi zegoenez, urte horretan Gaztelubiderekin irten ziren urketariak Artzak Ortzeok konpainiakoak izan ziren.

1996

Jeneralaren jantzi bakar bat dagoenez, eta aukeratutako haurraren neurriak uniformearenarekin bat ez zetozenez, Jeneralaren hautagaia aldatu behar izan zen.

1996

Emaitza onik lortu gabe, lehen aldiz Alderdi Ederreko kontzentrazioan San Sebastian Martxa kantatzen saiatu dira.

1994

Azken Konpainia irten zenean desfilea gelditu egin zen San Sebastian Martxa jotzeko.

1994

Okendo Almirantearen Konpainia ez da irtengo; bere lekua Biteri Zuhaizti Konpainiak hartuko du.

1989

Aurten, desfilearen buruan, Europar Batasuneko bandera eramatea erabaki da.

1987

Lehen aldiz neska batek bere ikastetxeko Haur Danborrada zuzentzen du; Axular Lizeoko Eunate Eizagirrek.

1980

Emakumeek instrumentu bat joz parte hartzen zuten lehen danborrada mistoa irten zen 1980an. Horren sustatzailea "Kresala" elkartea izan zen. Suila jotzen duten Urketarien figura sortu zuen, emakumeek festan parte hartzeko modu gisa.

1978

Los Angeles Ikastetxeko Konpainia ez da atera.

1978

Zumalacárregui izeneko konpainiak behin bakarrik hartzen du parte.

1978

1965 (urtarrilak 24) eta 1972 (urtarrilak 23) urteetan desfilea atzeratu ondoren, aurten eguraldi txarrak desfilea martxoaren 19ra arte atzeratu zuen.

1977

Urtarrilaren 19an ikurrina legeztatu ondoren, desfilea irekiz Donostiako banderaren aldamenean eraman zuten.

1975

Benefizentzia Konpainia (Zorroaga) ez da aterako.

1975

Orgez osatutako Hornikuntza Konpainia eratu da. Orga horiek, astoz tiratuta, kanoi eta hornidura militarrak garraiatzen dituzte.

1972

Ibilbidea amaitu ondoren, Danbor Nagusiak, Haur Danborradako Erregina eta Jenerala Sarriegi plazara hurbiltzen dira, Sarriegiren omenezko monumentua inauguratzera.

1971

Santiagoko Katekesiaren Konpainiak (Amara) bere postua eta gainerako elementuak La Paz Poligonoko Konpainiari lagatzen dizkio.

1970

Danborradako konpainia bat Mendeurrenaren plazara bertaratu da Ricardo Ugarte Zubiarrainen “Estela” inauguratzera.

1969

Salbuespen-egoeraren ondorioz Danborradaren irteera bertan behera geratu zen.

1966

Marianisten Konpainiarekin batera, Donostia inguruko mendietan aurkitutako llama batek hartzen du parte.

1966

Perico Arana Haur Danborradaren sustatzailea hil ondoren, Antiguako Eskoletako Konpainiak haren izena hartu zuen.

1966

Konpainia berriei laguntzeko dirua biltzeko, Hernani kalean ordaintzeko tribunak ipini ziren.

1965

Musika bandak ordezkatu zituen kaleko megafonia kendu zuten, konpainia bakoitzaren atzean bozgorailuak ipiniz. Asmakizun horrek huts egin ondoren, aurreko sistemara itzuli ziren.

1964

Amor Misericordioso Konpainiako bost haurrek, Bizkaitik joandako beste haur batzuekin batera, Pablo VI.a aita santua bisitatu zuten Vatikanoan. Euren banderarekin eta uniformeak jantziz, Aita Santuaren aurrean “Iriyarena” eta “San Sebastian Martxa” jo zituzten.

1961

Haur Danborrada lehen aldiz gaur egun ezagutzen dugun formatuan egiten da. 8 eta 12 urte arteko 300 haur inguru ondorengo formazioa jarraituz: Banderadunak, Euskal Billera, Jenerala eta Laguntzailea, Marianistak (1887an sortutako ikastetxea), Eskola Frantsesak (1898), Jesusen Bihotza (1904) eta La Salle (1947). Musika-banda militarra, eta Okendo Almirantearen eta Victoria Erreginaren Babes-etxeko (Zorroaga) Eskolak bere atzetik. Danborrada ixten San Ignacio (1929) ikastetxea. Hauek hala eskatu zuten artilleriako konpainia zenez, kanoiak zeramatzatelako eta horrek martxa moteldu zezakeelako. Igeldoko zalditxoek zabaldu zuten martxa eta Sociedad Hipica-ko lantzariek Donostiako erreginaren karroza babestuz desfilatu zuten.

1957

Ordura arte urtarrilaren 20ko 07:00etan irteten zen Unión Artesana elkarteko danborradak irteera-orduz aldatzen du eta 22:30ean irteten da eta, lehen aldiz, Bandera jaisteko ekitaldian hartzen du parte.

1953

Prentsa aipatzen da bandera igotzeko ekitaldia berriro Konstituzio plazan (Uztailaren 18ko plaza garai hartan) egiten dela, 1947ko urtarrilaren 20an udaletxea lekuz mugitu ondoren ekitaldia Alderdi Ederrera eraman eta gero.

1948

Bandera igotzeko ekitaldian Danborrada bertan behera geratzen da: “eurite bortitz eta etengabe batek Gaztelubide danborrak zokoratzera eta festa tradizionala bertan behera uztera behartu zuen. San Sebastian bandera igotzeko ekitaldian egon zen danborrada bakarra orkestra nagusia izan zen (sic), trumoi-hotsez lagunduta”.

1940

Gerra Zibilak eragindako etenaren ondoren, berriro Danborrada egiten hasten da.

1936

Echauz alkate jaunak (gobernukoak), Union Artesana elkartean egindako afarian, bertan daudenak San Sebastian Martxa “zutik eta beste martxa edo ereserki batzuk entzuten dituzten arreta berarekin (sic) entzutera” behartzen ditu.

1935

San Sebastian egunaren aurretik, Paternina alkate jaunak adierazten du urte horretan danborrada ofizialak baino ez dituzte baimenduko eta ez direla “bat-bateko danborradak” onartuko. Danborrada horiei, zenbait esparrutan, “nekagarriak” deitzen zieten. Gau horretan, Konstituzio plazan bandera igotzean ikusleek alkateari txistu egin zioten eta behar bezalako baldintzetan hitz egitea eragotzi zioten. Prentsaren arabera, horren arrazoia aurretik aipatu duguna zen.

1934

Garai hartako prentsan aipatzen da Euskal Billerako danborrada “film-etxe garrantzitsu batek filmatuko duela” KTEren laguntzarekin.

1927

Lehen aldiz Euskal Billerako Haur Danborrada irteten da.

1920

Guk dakigunez, Buenos Airesen ospatzen da diasporako lehen danborrada.

X