Zer da
Urrezko Danborra pertsona fisikoei edo juridikoei ematen zaie, haien eguneroko lana, ibilbide eta ospe profesionala, edo beste alderdiren bat saritzeko, aktiboki eta nabarmen lagundu dutelako hiriaren kanpo-irudi positibo eta erakargarri bat finkatzen, eta, horri esker, hiriaren ahalmen turistikoa handitu delako, hiria ezagutzea ahalbidetu delako, etab. Egoerak hala eskatuz gero, hilondoan ere eman ahal izango da saria.
Saria 1967an sortu zen. Hasieran, saria emateko araudia kontuan hartuz, Donostian jaio ez ziren pertsonek bakarrik jaso zezaketen. Araudia 1986an aldatu egin zen, eta hirian jaiotakoek ere saria jasotzeko aukera izango zuten.
Gaur egun, urte bakoitzean Urrezko Danbor bakar bat ematen da. Saria eman gabe ere gera daiteke.
2024ko Urrezko Danborra Isabel Verdini Carranzari ematea - Verdini Dantza taldea
Nola ematen da
Donostiarrek nahi dituzten hautagaiak proposa ditzakete, euren ustez pertsona horiek saria zergatik jaso behar duten adieraziz. Ondoren, proposamenak aztertzen dira eta Bozeramaileen Batzordeak gehienez 3 hautagai aukeratuko ditu.
Hautagai batek Bozeramaileen Batzordearen gehiengo berezia lortuko balu, hau da udalbatzaren ordezkaritza ponderatuaren bi herenak, Urrezko Danborra zuzenean eman ahal izango dute. Gehiengo hori lortzen ez bada, Urrezko Danborraren aukeraketa herritarrek egingo dute botu bidez. Azkenik, Udalbatzak aukeratutako pertsonari Urrezko Danborra ematea berresten du.
Zerrenda - Urrezko danborrak
Isabel Verdini Carranza
25 urte baino gehiago daramatza dantza prestakuntza lanetan, eta bere irakaskuntza-metodo propioa sortu du, Verdini Metodoa izenekoa. Dantzarako prestakuntza garaian bere iloba Haizea jaio zen, Down sindromearekin. Gertaera honek bere bizitza markatzen du eta orduz geroztik, Verdini Dantza Taldea sortuz, desgaitasuna duten pertsonen alde lan egiten saiatu zen.
Javier García Cogorro
Viralgen enpresako kontseilari orokorra da. Hiriaren izena zientzia eta ezagutzaren alorrean bultzatzeko egindako lanagatik.
Esther Ferrer Ruiz
Diziplina-arteko artista.
COVID19 dela eta, ez zen Urrezko Danborra eman.
Real Sociedadeko hockey eta futbol taldeetako emakumeak
Erregina Koparen txapeldunak (futbolean) eta Europako txapeldunordeak (hockey-ean)
Rosa García
‘Stop Desahucios’ mugimenduko bozeramailea.
Richard Oribe Lumbreras
Herri bozketa bidez hautatua. Igerilari paralinpikoa da, eta 1996 eta 2012 bitartean, hamasei domina irabazi zituen Udarako Joko Paraolinpikoetan.
Hutsik geratu zen.
Cristina Iglesias Fernández Berridi
Donostian jaiotako eskultorea eta grabatzailea
Pedro Subijana Reza
Akelarre jatetxeko sukaldaria eta Eurotoques elkarteko lehendakaria.
Joaquín Fuentes
Haur-psikiatra. Haur Psikiatriaren Mundu Elkarteko lehendakariordea eta autismoan aditu ospetsua. Gaur egun Gipuzkoa Poliklinikako Haurrentzako eta Gazteentzako Psikiatria Zerbitzuko buru da eta, azken hiru hamarkadetan, Gautenaren (Autismoaren Gipuzkoako Elkartea) garapenean hartu du parte. Saria jaso zuen, hiriaren izen ona esparru zientifikoan eta medikoan hedatzeagatik, eta Autismoari buruzko International Meeting for Autism Research (IMFAR) Nazioarteko Kongresua Donostiara ekartzeko bete zuen paper garrantzitsuagatik.
Donostia Klasikoa
Irteera eta helmuga hirian dituen eta abuztuan egiten den txirrindularitza-lasterketa. Txirrindularitzako Munduko Kopako lasterketa izan zen, kopa sortu zen 1989tik 2004ko ediziora arte. Gaur egun UCI WorldTour (garai batean, UCI ProTour) egutegian dagoen estatuko egun bateko lasterketa bakarra da.
Fortuna K.E.
Behobia-Donostia lasterketa antolatzeagatik. Behobia (Irungo auzoa) eta Donostia artean egiten den lasterketa herrikoi honetan milaka korrikalarik hartzen dute parte.
Xabi Alonso
Donostiako Antiguoko taldean hezitako futbol jokalaria. 2010ean Munduko Txapelketa irabazi zuen Espainiako selekzioarekin.
La Oreja de Van Gogh
Donostiako pop-talde honek saria jaso zuen bere abestien letretan hiria eta bertako jaiak behin baino gehiagotan aipatzen dituelako, euren abestien bitartez hiria munduan ezagutzera emanez.
Iñigo Olaizola
Donosti Cup txapelketaren sustatzailea. Urtero mundu osoko 200 talde baino gehiago biltzen dituen oinarrizko futboleko txapelketa.
Cristina Garmendia Mendizábal
Madrilen bizi den biologo donostiarra. Genetrix eta Inbiomed Fundazioaren lehendakaria, “Donostia hiri berritzaile eta zientifiko gisa hedatzeko eta sustatzeko egindako lanagatik, eta hutsetik, guztiaren aurka, Donostia biotopo bat bihurtzeagatik” saritu zuten. Hilabete batzuk beranduago, Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministro izendatu zuten Jose Luis Rodriguez Zapateroren bigarren kabinetean.
Pedro Abrego
Madrilen bizi den sukaldari nafarra (Leringoa). Madrilen kokatutako Asador Donostiarra eta Txistu jatetxeen jabea da. Jatetxeak ezagunak dira “hiriari oso lotuta daudelako, urte askotan Realarekin eta Donostiako Orfeoiarekin harreman handia izan dutelako, eta euskal sukaldaritza zaindu eta landu dutelako”.
Iñigo Argomaniz
Musika-sustatzaile donostiarra. Urrezko Danborra eman diote, hirirako kontzertu garrantzitsuak kontratatzeko egindako lanagatik, eta kontzertu horiek, turismoari eta kulturari dagokienez, eskaintzen duten erakargarritasunagatik.
Martín Berasategui
Sukaldari donostiarra.
Chillida Leku
Donostiatik 10 kilometrora, Hernanin kokatutako aire zabaleko museoa. Bertan, Eduardo Chillida eskultore donostiarraren obra ikus daiteke. 2000. urtean inauguratu zutenetik Donostia inguruko kultura- eta turismo-elementu garrantzitsuenetako bat bihurtu da, jendea erakartzeko eta nazioartean ezagutzera emateko faktore azpimarragarri izatera helduz.Museoak 2011n itxi zituen ateak.
Hutsik geratu zen.
Ricardo Etxepare
Donostiako Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolako eta, 1984az geroztik, Donostian egiten diren Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Uda Ikastaroetako zuzendari irundarra.
Diego Galán
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren zuzendaria 1986tik 1989ra eta 1995etik 2000ra
José Mª Olazabal
Golf-jokalari hondarribiarra
Ainhoa Arteta
Tolosar opera-abeslaria; soprano-ahotsa
Elías Querejeta
Hernanin jaiotako zinema produktorea.
Javier Gil de Biedma
Enpresaria. Euskal Pilota Nazioarteko Federazioaren presidentea (1970tik 1978ra) eta Real Madrileko presidenteordea (1978tik 1992ra)
Alfredo di Stéfano
Hispano-argentinar futbolaria
Felipe E.Muguerza
Argentinako Euskal Etxeetako presidentea
Antonio Mercero Mercero Jn.
Zine eta telebista zuzendari eta gidoilaria. Lasrten jaiota
Araceli Gonzalez Campa
Kazetaria, aurkezlea. Fernando Argentarekin batera “Clásicos populares” eta “El conciertazo” aurkeztu zituen
Fernando Martin de Argenta
Kazetaria, musikaria eta urte askotan zehar TVEn musika klasiko publiko handiari modu entretenigarrian hurbiltzen saiatzen zen ”Clásicos populares” eta “El conciertazio” saioak zuzendu zituen.
Justo Segura
Apaiz eta misiolari gipuzkoarra Japonian. Donostiaren eta Marugame hiri japoniarraren arteko senidetzea gauzatzeko egin zuen lanagatik.
Carmelo Urza
Unibertsitate-irakasle bizkaitarra (Erandiokoa). Renoko (Nevada) Unibertsitateko filologia hispanikoko irakaslea eta atzerriko ikasketen programako koordinatzailea. Renoren eta Donostiaren arteko senidetzean egindako ekarpenagatik.
Xabier Oliver
AEACP (Asociación Española de Agencias de Comunicación Publicitaria) elkartearen presidentea 1993. urtean. Xabierri esker, garai hartan zen Festival de Cine Publicitario izenaz aldatu zen eta Festival Publicitario de San Sebastián deitzera pasa zen.
Miguel Atutxa
Ostalaritzako enpresaria, Aranzazu katearen nagusia. 1979an Costa Vasca Hotel ezaguna inauguratzeagatik, trantsizioaren garai zailetan, eta beranduago, Aranzazu Hotelaren aldeko apustua egiteagatik.
José Mª Odriozola
Espainiako Atletismo Federazioko lehendakaria.
Sdad. Tour de France
Frantziako Tourra antolatzen duen sozietatea. 1992ko edizioaren irteera Donostian egiteagatik.
Luis Irizar
Sukaldaria eta sukaldarien irakaslea.
Antxon Lafont
Baionako Merkataritza Ganbarako zuzendaria
Marino Lejarreta
Txirrindularia
Emil Zatopek
Atleta
Paco Ramos
Sukaldari sevillarra, bere hirian eta Andaluzia osoan Donostiako enbaxadorea izateagatik.
Gabriel Celaya
Olerkaria
Iñaki Gabilondo
Kazetaria
Doña Pilar Miró
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak FIAPFaren A kategoria berreskuratzeko, Zinematografiako zuzendari nagusi gisa, egindako lan erabakigarriagatik. Ohitura zen Urrezko Danborrarekin saritutakoek, urtarrilaren 19ko gauean, agintariekin batera Gaztelubide elkarte gastronomikoan afaltzea, baina bertako arauek ez zuten emakumeak elkartean sartzen uzten. Urte hartan, alde batetik, erakundeetako ordezkariek (Lehendakaria, Ahaldun Nagusia eta Alkatea) Gaztelubiden afaldu zuten, urte hartan Urrezko Danborra saria ere jaso zuen beste pertsonarekin batera. Pilar Mirok, berriz, Arzak jatetxean afaldu zuen Pilar Larraina alkateordearekin, alkatearen emaztearekin, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko zuzendari Diego Galanekin eta garai hartan zinegotzi zen Odon Elorzarekin.
Beltrán Alfonso Osorio Jaun Txit Gorena (XVIII Alburquerqueko Dukea)
Bartzelonako Kondeen Etxeko Burua.
Mr. Robert Laxalt
Idazle euskaldun estatubatuarra.
Alfredo Landa
Aktore
Hutsik geratu zen.
Udalbatzak ez zuen onartu saria Albako Dukeari ematea.
Giorgio Tononi
Trentoko alkatea. Trento Donostiarekin senidetua zegoen.
Oriol Bohigas
Arkitektoa.
Mario Igual
Piroteknikaria.
Pello Aramburu
Madrilgo Euskal Etxearen fundatzailea.
Ingalaterrako Atletismo Federazioa
Donostiako Nazioarteko Krosean atleta britainiar garrantzitsuen parte-hartzea eskertzeko.
D. Xabier Domingo Castaño
Kazetaria.
Bi urte beranduago, Udalbatzak saria kentzea erabaki zuen Euskal Herriari buruz kazetariak idatzitako artikulu polemiko bat oso desegokia izan zelako.
Armin Klein
Senidetutako Wiesbaden hiriarekin izandako erlazioetan egin zuen lanarengatik.
Jesús Lopategui
Emigratzailea Estatu Batuetan.
Tarbeko herria
Donostiako autobus batek istripua izan eta gero herri horrek emandako laguntzagatik.
Carmen Usobiaga
Ikasleak Kaliforniatik ekartzeaz arduratzen zen.
Julio Caro Baroja
Idazlea, saio-idazlea eta antropologoa.
Mr. Paul Dutournier
Sarako alkatea.
Luis Coronel de Palma
Espainiako enbaxadorea Mexikon.
Benito Castejón
Kirol Kontseilu Goreneko lehendakaria.
Mariano Calabuig
Aduanetako administratzailea.
Mr. Paul Barriere
Biarritzeko kasinoko zuzendaria
Vicente Etchegaray Ortíz
Mexikoko biztanlea.
José Manuel Goyeneche Jaun Txit Gorena (Guaqui-ko kondea)
Cría Caballar Sozietateko lehendakaria.
Rafael Cavero
Atletismo Federazioko lehendakaria.
Marcelino Oreja Jaun Txit Gorena
Politikaria eta diplomazialaria.
Enrique de Aldama Jaun Txit Prestua
Errepideen zuzendari nagusia, Donostiako saihesbidearen eraikuntzan egindako kudeaketagatik.
D. Rafael Frühbeck de Burgos
Orkestra zuzendaria.
Luis Puig Esteve
Espainiako Txirrindularitza Federazioko lehendakaria.
Mariano Fernández Zúmel
Medikua eta zirujaua.
Mariano Horno Liria Jaun Txit Prestua
Zaragozako alkatea.
Josefina Carabias
Kazetaria.
Alfonso Sánchez
Kazetaria eta zinema-kritikaria.
José Luis Pérez Solero
Kazetaria.
José Álvarez de las Asturias Bohorques Goyeneche
Lasarteko Hipodromoari lotutako pertsona ospetsua.
F. Castro Pires de Lima
Kazetari portugaldarra.
D. Manuel Rózpide
Espainiako Pilota Federazioko lehendakaria.
Victor Ruiz Iriarte
Dramaturgoa.
Mr. Jan Latto
Aire-konpainiako zuzendaria.
Miguel Angel García Lomas
Kontxako Badiaren argiztapena kudeatu zuen pertsona.
Luis Martin Pinillos Jaun Txit Prestua
Itsas Armadako komandantea.
Juan Ignacio Luca de Tena Jaun Txit Gorena
Antzerki-idazlea.
Manuel Bastos
Mediku aragoiar ezagun eta ospetsua; udatiar leialenetako bat bezala ezagutzen zen.
Miguel de Echarri
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko zuzendaria.
Guy Petit
Baionako alkatea.
Guillermo Cebrián
Espainiako kontsula Hendaian.