Itzuli kategoriara

Mary Ward Ikastetxea

Noiztik 1986 / Tamborrada infantil
Irteera
ordua
12:00
Irteera
ordena
29
Sare sozialetan partekatuDanborrada gogokoena
127
Parte-hartzaileak
70 Neskak 57 Mutilak 1 Konpainia

Mary Ward Ikastetxea

1959an sortu zen ikastetxea
Danborradan hasi zen urtea: 1986
2004an Marta Garitano Irigoyen izan zen Danbor Nagusia
2003an Alaitz Santos Berrondo izendatu zuen Easo Ederra eta Iñigo Zabalza Olaizola Jenerala

1986ko urtarrilaren 20an egin zuen estreinaldia Mary Ward ikastetxeko Haur Danborradak. Hezkuntza Komunitate osoaren ahaleginaren fruitu izan zen. Garai hartan zuzendari zen M. Ana Gimeno moja eta M. Asunción Lete moja, Guraso Elkarteko Ramón Acosta jaunarekin batera, izan ziren lehenengo Danborradaren “ alma materrak”. Ikastetxeak bi milioi pezetako inbertsioa egin zuen eta bost mila pezetako ekarpena egin zuen haur bakoitzak, eta hogeita bost milakoa Udalak. Ikastetxeak kulturarekin duen lotura agerian geratu zen jantzia aukeratzerakoan, bere garaian jakin-min handia piztu zuena bere diseinu ikusgarriagatik. Estandartean Mary Ward familiaren armarria agertzen zen Kongregazioaren siglekin: Instituto de la Bienaventurada Virgen María. 2009. urtean estandartea aldatu zuten eta gaur egun eramaten duena da: CJ (Congregación de Jesús) siglekin.

2016.urtean Konpainiak sukaldariaren irudia gehitu zuen eta 2020. urtean urketariarena.

 

 

Uniformea

Jantzi husarra (urdin-gorria) Mary Ward ikastetxean bizitzen den kultura alemana dela-eta aukeratu zuten, jakina. Alemaniako armadako Husarren Jantzia (XIX. mendearen hasiera). Galtza zuriak eta polaina beltzak. Jaka gorria, eta txaketa, urdin kolorekoa, sorbaldatik zintzilik. Txano beltza luma zuri-gorri batekin apaindua. Uhalak.

Uniformeak deskargatu eta margotu

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Ez ditugu ahaztuta Javier Sada jauna, Fernando Abad jauna eta Gene Iurre jauna, Danborradaren historiari buruzko ezagutzarekin eman ziguten laguntzagatik.
Danborrada gogokoena
X