Itzuli kategoriara

La Salle Colegio Ikastetxea

Noiztik 1961 / Tamborrada infantil
Irteera
ordua
12:00
Irteera
ordena
4
Sare sozialetan partekatuDanborrada gogokoena
219
Parte-hartzaileak
110 Neskak 109 Mutilak 2 Konpainiak

La Salle Colegio Ikastetxea

1947an sortu zen ikastetxea
Danborradan hasi zen urtea: 1961
2002an Verónica García Iradier izendatu zuen Easo Ederra eta Julen Blanco Ormazabal Jenerala

Ikastetxeak lehendik ere parte hartu izan zuen danborradan (entsegu gisa 1960an), eta harrezkero beti parte hartu izan du. Berehala elkartu zen danborradara eta, izan ere, Jesusen Bihotza Mundaiz ikastetxearekin batera, aurrenetako ikastetxea izan zen bi konpainiarekin desfilean irteten. Formazio berria 1963an elkartu zen, eta laugarren lekua hartu zuen desfilean, Igeldoko Zalditxoaren, Euskal Billeraren eta Marianisten ondoren. Ikastetxearen estandarteak izar baten irudia darama, hiriaren armarri gainean argi izpi bat jaurtiz.

 

 

Uniformea

Fernando VII.aren errege guardiako Ehiztari Probintzialen Batailoiko jantzia (1830). Kasaka itsas urdin kolorekoa, lebita formarekin. Bularraldea, sorbalda-babesak eta mahukaburuak horiak. Lepoa eta zerrenda gorriak. Galoiak eta txirikordak horiak. Buru-babesa beltza, luma horiarekin.

Uniformeak deskargatu eta margotu

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X