1974an sortu zen ikastetxea
Danborradan hasi zen urtea: 1972
1987an Aitor Gastón izan zen Danbor Nagusia
Konpainiak ez zuen zorte onik izan Danborradan estreinaldia egin zuenean: euria zela eta, urtarrilaren 23ko igandera arte atzeratu behar izan zen bere irteera. La Paz de Bidebieta talde izenarekin hasi zuen bere parte hartzea desfilean, eta antzinatasunaren ordenari jarraitzeko ohitura atzean utzita, Amarako Katekesiak utzitako postuan kokatu zen, hura ordezkatuz. 1992tik aurrera Bidebietako Konpainia izena hartu zuen eta 1998az geroztik Mendiola-Bidebieta izenez agertzen da. Konpainiaren estandarteak bakearen usoaren irudia darama hondo zuriaren gainean.