1978an sortu zen ikastetxea
Danborradan hasi zen urtea: 1990
2010ean Leire Borge Rouco izan zen Danbor Nagusia
1991n Ikerne Jiménez izendatu zuen Easo Ederra eta Asier Fernández Matamoro Jenerala
Olaeta plazan sekulako giroa sortu zen, ordura arte inoiz ez bezalakoa, 1989ko azaroan ehun haur inguruk haien aurreneko entseguak egiteari ekin ziotenean hurrengo urteko Haur Danborradan parte hartzeko. Batetik bestera ibili behar izan zuten danborrada uniformeez, makilez, danborrez, barrilez, txanoez... hornitzeko, baita banketxe, txosna, zozketa... bidezko laguntza jasotzeko ere, Guraso Elkartearen ekarpena ahaztu gabe, jakina. Urtebete lanean aritu ondoren, Amara Berri ikastetxeak Haur Danborrada bat zuen. Hala, 1997az geroztik bi konpainia izango zituen, Donostiako bandera estandartetzat dutena, hiriko armarriarekin.