1961ean sortu zen Lizeoa
Danborradan hasi zen urtea: 1984
1998an Josu Berasategi izan zen Danbor Nagusia
1992an Laura Quemada izendatu zuen Easo Ederra eta Aitor Iriondo Arana Jenerala
1983an guraso talde bat elkartu zen Santos Sarasolarekin, garai hartan ikastetxeko zuzendari zenarekin, haur danborrada bat taxutu eta antolatzeko. Hala, urtebete geroago estreinatu zen ikastetxea Haur Danborradaren desfilean. Danborrada antolatu ahal izateko hasierako aurrekontua bi milioi pezetakoa zen, eta hainbat material erosteak berekin zekarren gastuari aurre egin ahal izateko, ikasleen gurasoek 4.000 pezeta jarri zituzten bana. Santo Tomas Lizeoaren babesa ere funtsezkoa izan zen eta bertan gordetzen da materiala eta, jakina, bertan egiten dira entseguak. Garai hartan hiriko alkate Ramón Labaienen babesa ere jaso zuen jantziko zuten uniformea diseinatzeko garaian. 2004an urketarien irudia gehitu zuten eta ondoren, 2016an, sukaldariak ere hasi ziren desfilatzen lerroetan. Hasieratik, Lizeoaren parte hartzea ia berrehun pertsonatara iristen zen, bi konpainiatan banatuta.
Gurasoek, bi taldeen desfileko xehetasunak koordinatzeaz arduratzen zirenek, 2006an festara elkartzera erabaki zuten eta hala sortu zuten helduen Danborrada Berio auzoan. Parte hartzaileetako batzuek haurrak zirela parte hartu izan zuten ikastetxeko haur danborradan, eta horrek berresten du Haur Danborradak duen eragina helduenaren garapenean.
Lizeoaren estandarteak ikastetxearen anagrama darama, laranja kolorekoa, eta urdin kolorez bere izena, berezitasun batekin, ordea, estandarte bat izan beharrean bi baitira: lehenengo konpainiarenak hiriaren armarria darama atzealdean, eta bigarren konpainiarenak danborrari baten irudia (Lizeoaren opari danborradaren 25. urteurrena betetzean)