Itzuli kategoriara

San José Ikastetxea

Noiztik 2006 / Tamborrada infantil
Irteera
ordua
12:00
Irteera
ordena
46
Sare sozialetan partekatuDanborrada gogokoena
86
Parte-hartzaileak
47 Neskak 39 Mutilak 1 Konpainia

San José Ikastetxea

1903an sortu zen ikastetxea
Danborradan hasi zen urtea: 2006
2008an Rosangela Lancho Nonato izendatu zuen Easo Ederra eta Luis Adrián Morejón Garcia Jenerala

Bere izaera kulturaniztuna da ikastetxearen berezitasunetako bat, mundu osoko hainbat herrialdetako ikasleak baititu.
Desfilera elkartu eta hirugarren urtean ohorezko karguak izendatzea egokitu zitzaion. Hala, Haur Danborradaren historian, lehen aldiz, neska perutar bat izango zen Easo Ederra eta mutil ekuatortar bat Jenerala. Nabarmentzekoa da ikastetxe honen lan integratzailea.

Uniformea

Rhineko Konfederazioko uniformea (1806 -1813). Kapela: bi adarreko beltza eta galoi zuria, hiru koloretako entseinarekin (urdina, zuria eta gorria) eta luma urdinarekin. Kasaka: itsas urdina, zeru urdin koloreko bularraldearekin eta ifrentzuekin. Lepoa eta mahukaburuak zeru urdin kolorekoak, ertz zuriekin. Zilar koloreko botoiak. Galtzak: zuriak. Polainak: beltzak, zilar koloreko botoiekin. Kantineren kapela: kuartel txanoa, itsas urdin eta zeru urdin kolorekoa, ertz zuriekin erdialdean eta lits zuriekin aurrealdetik zintzilik. Kantineren gona: zuria, azpildura urdinarekin. Kantineren osagarriak: saskia loreekin eta barril txikia. Gastadoreen osagarriak: aizkora (gastadoreak) eta labana (kaboa). Mantalak eta mahuka-erdiak zuriak.

Uniformeak deskargatu eta margotu

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X