1964an sortutako konpainia
Danborradan hasi zen urtea: 1965
1986an Joaquín Irureta izan zen Danbor Nagusia
1995ean Aintzane Iglesias Pena izendatu zuen Easo Ederra eta José María Irastorza Jenerala
Konpainiak, auzoko Baltasar Iglesias apaizak bultzatuta, 1964ko Santa Kruz jaietan du bere sorburua, lehen aldiz desfilatu zutenean Azpeitiko Danborradak eta Artzak Ortzeok elkarteak auzokoen babesari esker. Hurrengo urtean “Los Luises de Inchaurrondo” izenez elkartu zen desfilera, bertako kideak San Luis Gonzaga taldekoak baitziren.
1972an “Catequesis de Inchaurrondo” izenez parte hartu zuen. Aurreneko uniformea 1808ko Gipuzkoako infanteria batailoikoaren erreplika bat zen, eta oraingoa, 1813ko Donostiako setioan parte hartu zuenarena, 1986an aukeratu zuten. Estandarteak, hondo urdin argi baten gainean, intxaurrondo baten irudia darama eta bere adaburutik hiru makila txiki irteten dira gurutze baten formarekin.