Itzuli kategoriara

Ikasbide Ikastola

Noiztik 1991 / Tamborrada infantil
Irteera
ordua
12:00
Irteera
ordena
37
Sare sozialetan partekatuDanborrada gogokoena
115
Parte-hartzaileak
69 Neskak 46 Mutilak 1 Konpainia

Ikasbide Ikastola

1967an sortu zen ikastola
Danborradan hasi zen urtea: 1991
2004an Lide Mateos Amilibia izendatu zuen Easo Ederra eta Iñigo Pérez de Amezaga Juaristi Jenerala
2013an Aimar Ezeiza Lumbreras izan zen Danbor Nagusia

Ikastolaren sorrerarekin dago lotuta, Amara-Berri auzoan, baita auzoko gurasoen gizarte eta kultur jarduerarekin ere. Ikastola duela zortzi urte auzoz aldatu bada ere, Loiolako Erriberak auzora, gaur egun mantendu egiten du Amara-Berri auzoarekin duen lotura, Ikasbide Kultur Elkartearen bitartez; izan ere, bertako helduen danborradako uniformea diseinu berekoa da. 2007an urketariaren irudia gehitu zen konpainiara, bi ilara osatuz guztira 12 parte hartzailerekin. Aurten sukaldariaren irudi berria gehitu da. Konpainiak daraman banderak Erregimentukoarena irudikatzen du, haien uniformea gogora ekarriz.

 

 

Uniformea

Uniforme frantsesa, “La Valiere” Erregimentukoa (1721). Ramón Labayenek diseinatu zituen jantziak, 1719an Donostia blokeatu zuten Berwicken Erregimentuko soldaduetan inspiratuta. Kasaka berdea, hiru laurdenekoa, ertz zuriekin, mahukaburu gorriekin eta kolore bereko xehetasunekin. Kapela beltza ertz zuriekin, galtza zuriak, polaina gorriak eta zapata beltzak urre koloreko belarriekin. Kantinerek, gastadoreek eta agintari desberdinek kasaka zuriarekin osatzen dute uniformea. Urketari jantzia honela dago osatua: zapi zuria buruan, alkandora zuria koloretako soingainekoarekin, marradun gona, lau koloretakoa (urdina, horia, berdea eta gorria), artilezko galtzerdiak eta abarka beltzak. Sukaldarien jantzia zuria da osorik, kasaka eta galtzak, eta mantala eta zapia.

Uniformeak deskargatu eta margotu

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X