Itzuli kategoriara

Biteri Zuhaizti Eskola Publikoa

Noiztik 1990 / Tamborrada infantil
Irteera
ordua
12:00
Irteera
ordena
12
Sare sozialetan partekatuDanborrada gogokoena
135
Parte-hartzaileak
83 Neskak 52 Mutilak 1 Konpainia

Biteri Zuhaizti Eskola Publikoa

1979an sortu zen ikastola
Danborradan hasi zen urtea: 1990ean Biteri Zuhaizti bezala; 1962an Escuela Almirante Oquendo bezala
1997an Leyre Labayen izendatu zuen Easo Ederra eta Jon Migueliz Jenerala

Donostiako haur danborradaren hasieraren urtebete beranduago, 1961. urtean, Almirante Okendo eskola lehen aldiz ateratzen da.
1986. urtean, Almiante Okendo eskolak uniformea estreinatzen du eta orduan Zuhaiztiko ikasleak gehitzen dira Okendo banderapean. Urtebete beranduago, Biteri-Zuhaizti eskola publikoaren izen ofiziala izatera pasatzen da eta 1990. urtean, Almirante Okendoren ateak behin betiko isten dira.
2007. urtean, Biteri – Zuhaizti konpainian, urtekariaren pertsonaia gehitzen da.
2016.urtean, Europako kulturaren hiriburua ospakizuna dela eta, sukaldariaren pertsonaia bere hilaretara txertatzen da, konpainiaren azken sorrera izanik.

Uniformea

Itsas Artilleriako Brigadetako ofizialen uniformea (Granadarien Konpainia Independentea) Gipuzkoako Tertzioarena Flandesen. Kasaka zuria, kolore gorri biziko xehetasunekin botoietan zehar, ertza behealdean eta lepoan; begizta zuri handi batekin ixten da lepoa. Besoak eskumutur zabal gorriekin, urre koloreko botoiekin, mahuka-erdiekin eta eskularru zuriekin errematatuta. Uhal zabal zuria apaingarri gorriekin, eta soin-uhala sorbaldan gurutzatua. Galtza bonbatxo zuriak, belaunaren azpitik. Leotardo gorriak eta zapata beltzak belarriekin. Txano gorria, kosako estilokoa, inguruan larruarekin, hiru adarrekin barrualderantz eta ile kizkurdun motots luze bat txertatuta. Urketari jantzi klasikoa: krema koloreko alkandora, marradun gona luzea eta zapia sorbaldetan; artilezko galtzerdi luzeak eta abarka beltzak.

Uniformeak deskargatu eta margotu

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X