1901ean sortu zen elkartea
1927an sortu zuen Haur Danborrada
Oraingo Danborradan sartu zen urtea: 1961
1975ean José María Martínez izan zen Danbor Nagusia
1994an Ana Isabel Lizaso Viñaras izendatu zuen Easo Ederra eta Iñigo Iturralde Jenerala
Donostiako historian izan den lehenengo Haur Danborrada 1927an sortu zuen Euskal Billera elkarteak, orduko presidente Mauricio Echanizek (Papa Mauri) proposatuta. Urteetan, San Sebastian egunean ez ezik, elkarteak antolatzen zituen ongintzazko jardueretan ere parte hartzen zuen, donostiar guztiak biltzen zituenetan. 1927 eta 1961 urte bitartean danborrada osatzen zuen konpainia bakarra izan zen. Desfilearen hasieran, 1967an, omenaldi bat egin zitzaion eta “Zilarrezko Begizta” ipini zitzaion bere banderari. Jatorrizko uniformea 1961ean berregin egin zuen Martín Gonzálezek, eta harrezkero gutxika joan dira eraberritzen. 1984an estreinatu zuen bere hirugarren uniformea, garaiko gehienak bezala José Mª. Verdugok egina. 2004an gehitu zituen urketariak. Estandarteak elkartearen ikurra darama: Donostiako bandera hiriaren armarriarekin erdian.
2016. urtean, gure hiria Europako Kultur Hiriburua izan zenean, sukaldariaren irudia gehitu zitzaion.