1977an sortu zen ikastetxea
Danborradan hasi zen urtea: 1983
1997an Ignacio Múgica Lendinez izan zen Danbor Nagusia
1983an Oihana Iraola Pérez de Mendoza izendatu zuen Easo Ederra eta Iker Monfort Pineda Jenerala
Zoriak nahi izan zuen ikastolak parte hartu zuen lehenengo urtean berari egokitu izana Easo Ederra eta Jenerala aukeratzea. Hasiera ona izan zen hura, zuzendaritzak eta ikasleek festan izango zuten parte hartzea gero eta handiagoa izateko. Hala, 1994an, zaldizko eskolta bat gehitu zuten, ordurako desfilean ikastetxea ordezkatzen zuten bi konpainietara elkartu zena. Haur Danborradako parte hartzaileen lehenengo belaunaldiak gazte danborrada bat antolatu zuen geroago, hau ere Ekintza izenez. Kontxako barandaren siluetaren gainean, bere armarrian ageri den marrazkia ikastolaren sarreran dagoen eskulturaren erreprodukzio bat da.