Itzuli kategoriara

Zurriola Ikastola

Noiztik 1984 / Tamborrada infantil
Irteera
ordua
12:00
Irteera
ordena
26
Sare sozialetan partekatuDanborrada gogokoena
136
Parte-hartzaileak
68 Neskak 68 Mutilak 1 Konpainia

Zurriola Ikastola

1968an sortu zen ikastola
Danborradan hasi zen urtea: 1984
2000an Ane Fernández izan zen Danbor Nagusia

2000. urtean Zurriola ikastola Haur Danborradaren historia osoan bigarrena izan zen neska bat Konpainiako Danbor Nagusia izendatu zuena. Haurrek ikastolako helduei helarazi zieten beren grina eta 2004an sortu zuten helduek euren Danborrada. Desfilatzen hasi zirenetik 25 urte betetzean, ikastolak urketariak gehitu zituen danborradan, eta harrezkero parte hartzen dute XIX. mendearen bukaerako eta XX.aren hasierako emakume donostiarren laneko jantzietan inspiratutako jantziekin. 2016an sukaldariak eta barrilen zuzendaria gehitu zituzten.

Uniformea

Behe Nafarroakoek, Zuberokoek eta Lapurdikoek osatutako Euskal Boluntarioen Erregimentuko jantzia (1745). Txapel gorria borla beltzarekin. Kasaka urdina galoi gorriekin. Hori koloreko galtza bonbatxoak. Galtzerdi gorriak eta zapata beltzak urre koloreko belarriarekin. Urketariak: jantzia XVIII. mendeko Iparraldeko eta Donostialdeako jantzietan dago inspiratua. Alkandora zuria, gerruntze beltza, gona urdin iluna azpildura beltzekin, mantal zuria, leotardo eta zapata beltzak, zapi zuria buruan. Loredun zapia sorbalda gainean. Barrilak sukaldari jantzita.

Uniformeak deskargatu eta margotu

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X