1968an sortu zen ikastola
Danborradan hasi zen urtea: 1992
1999an Inés Zeberio izendatu zuen Easo Ederra eta Beñat Zubiarrain Jenerala
2015ean Oihane Bolado Sánchez izan zen Danbor Nagusia
1992ko urtarrilaren 20an, Arantzazuko Ama Ikastolako konpainiak lehen aldiz desfilatu zuen Donostiako danborradan. Harrezkero, urtero, urtarrilaren 19an haur asko oheratzen dira haientzat esperientzia ahaztezin bat den horren ilusioarekin: hurrengo egunean jaka berdez jantzita irtetea, galoi zuri-gorriekin eta galtza edo/eta gona zuriekin (ikastolen bereizgarri) eta Donostiako kaleetatik desfilatzea Sarriegiren martxak danborrekin eta barrilekin jotzeko. Ikastolako guraso talde batek eratutako batzordeak jarri zuen abian danborrada, eta gaur egun ilusio berarekin jarraitzen dute, dena antolatzen, entseguak egiten, ogitartekoak prestatzen, guztia bere lekuan egoteaz arduratzen.... baina denak merezi du haurren aurpegitxo zoriontsu horiek ikustearren. Astigarraga eta Martutene ordezkatzen dituen bandera zuria da, Ikastetxearen ikurrarekin (auzoaren ikurra ere dena): sagarrondoa. Marrazkia gorriz dago irudikatuta ikastolaren izenaren gainean eta urdin kolorekoa da hondoa.