Itzuli kategoriara

Arantzazuko Ama Katekesia Atotxa Egia

Noiztik 1967 / Tamborrada infantil
Irteera
ordua
12:00
Irteera
ordena
13
Sare sozialetan partekatuDanborrada gogokoena
71
Parte-hartzaileak
30 Neskak 41 Mutilak 1 Konpainia

Arantzazuko Ama Katekesia Atotxa Egia

1966an sortu zen ikastetxea
Danborradan hasi zen urtea: 1967
1986an Alberto Muñoz izan zen Danbor Nagusia
2005ean Maider Hermosa Gabiria izendatu zuen Easo Ederra eta Jon Juaristi Jenerala

Egin zituen lehenengo irteeretan, konpainia Nuestra Señora de Aránzazu izenez agertzen zen programetan; 1982an, berriz, aurreneko aldiz Arantzazuko Ama ikastola izenez eta 1990ean Katekesia izenez. Atotxa-Egia auzoko Frantziskotarren elizari atxikia, bere estandarteak Arantzazuko Amaren irudia erakusten du uhin batzuen gainean. Berez, ikastetxe baten gidalerroei baino gehiago, parrokian nagusi den espirituari lotutako kolektiboa denez, parte hartzeak espontaneotasun handiagoa erakusten du, auzoko kolektiboen ordezkaritza zabalagoarekin; arrazoi horregatik beharbada agertzen da Atotxa izena danborrak eta barrilak babesten dituzten estalkietan.

Uniformea

Jantzi klasiko napoleonikoa, egokitua. Ile-larruzko txano beltza luma gorriekin. Kasaka urdina bularralde zuriarekin. Sorbalda-babesak eta mahukaburuak gorriak. Galtza gorriak zerrenda urdinarekin. Zapata beltzak.

Uniformeak deskargatu eta margotu

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X