1942an sortu zen Errege Elkartea
Oraingo Danborradan sartu zen urtea: 1961
2016an Ane Martínez Catalán izendatu zuen Easo Ederra eta Álvaro Larrea Callejo Jenerala
Donostiako Hipika Errege Elkarteak Haur Danborradan izan duen presentzia festaren sorrera bezain zaharra da.
Danborradak bere oraingo konfigurazioan izan dituen berrogeita hamarretik gorako edizioetan parte hartzeaz gain, 1927az geroztik, Euskal Billerak sortu zuenetik, eta 1960ra arte, urtero parte hartu izan du kasu bakoitzean beharrezkoak ziren irudiak txertatuz: Heraldoak, Pregoilariak, Banderadunak... Elkarte honek Danborradarekin izan duen lankidetzan nabarmentzekoa da Jeneralari eta bere Laguntzaileari urtero eskaintzen dien denbora, desfilearen aurretik ekitazioko klaseak emanez. Banderak elkartearen armarria darama.