1966an sortu zen ikastola 1966
Danborradan hasi zen urtea: 1976
1981ean José Ramón Etxeberria izan zen Danbor Nagusia
1984an María de Frutos Olasagasti izendatu zuen Easo Ederra eta Julen Otegi Muñoa Jenerala
Herri Ametsa lehenengo ikastola izan zen Danborradan sartu zena, 16 konpainiak besterik parte hartzen ez zutenean. 1974. urtea izan zen hura; Miserikordian haurrik ez zegoenez, uniforme haiek erabiltzeari utzi zitzaion. Hala, ikastola hau gonbidatu zuten uniforme haiekin Danborradako desfilean parte hartzera. Aldaketa txiki batzuk egin zizkioten uniformeari eta horrela hasi ziren desfilatzen. Ikaskuntza eredu berri bat adierazteaz gain, ikastolaren presentziak Herrera auzoa ordezkatu zuen lehen aldiz desfilean. Ikastolak 2005ean gehitu zituen urketariak eta 2016an sukaldariak. Bere estandartea zuria da, lits horiekin, eta erdian liburu zuri baten irudia darama, hondo beltzaren gainean, lauburu baten irudi gorriak inguratuta.