Itzuli kategoriara

The English School

Noiztik 1990 / Tamborrada infantil
Irteera
ordua
12:00
Irteera
ordena
33
Sare sozialetan partekatuDanborrada gogokoena
131
Parte-hartzaileak
63 Neskak 68 Mutilak 1 Konpainia

The English School

1967an sortu zen ikastetxea
Danborradan hasi zen urtea: 1990
2009an Alberto Valdepeñas Nieva izan zen Danbor Nagusia
2014an Sara Esnal Arrieta izendatu zuen Easo Ederra eta Oihana Etxezarreta Hernández Jenerala

The English School ikastetxeak bidea urratu zuen 2 mutil gehitu zituenean beti neskez osatutako karroza batean. 2013an beste danborrada batzuekin jotzen parte hartu zuten Udaletxeko terrazan, hiriak su hartu zueneko bigarren mendeurrenean, eta 2016an Kontxa hondartzan, danborradekin egin zen elkarraldi jendetsuan, Donostia Europako Kultur Hiriburu izendatu zutenean. 2016an, Udalak erabaki zuenean Sukaldariaren irudia danborradetan gehitzea, Sukaldariak eta Urketariak gehitu genituen gure danborradan. Estandartea, aldeetako batean, Erresuma Batuko banderaren irudia darama, eta Donostiako bandera bestean. Britainia Handiko banderarekin, 1813an hiriaren setioan parte hartu zuten armada aliatuetako bat gogora ekartzen du ikastetxeak.

Uniformea

Dragoi ingelesen Infanteria Erregimentuko jantzia (1810). Galtza zuriak, kasaka urdina, gorri eta urre koloretako sorbalda-babes eta eskumuturrekin. Polainak, kartutxera eta txanoa beltzak, urre koloreko zerrendarekin. Urketariak: urdin koloreko marradun gona, tonu gorriko behealde loredunarekin eta dandarrarekin. Alkandora zuria, parpailadun errematea daramaten lepo eta eskumuturrekin. Txalekoa Donostia urdin kolorekoa. Buruan loredun zapia, gonaren xehetasunaren berdina. Sukaldariak: jakatxo zuria, urdin koloreko marradun galtzak (urketarien gonak bezala), txanoa eta mantala zuriak, zapi zuria, ikastetxearen logoa brodatuta daramana.

Uniformeak deskargatu eta margotu

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X