Itzuli kategoriara

Karmelo Txiki Danborrada

Noiztik 2020 / Amara-Morlans-Loiolako Erriberak
Irteera
ordua
00:00
Bukaera
ordua
03:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
91
Parte-hartzaileak
55 Emakumeak 36 Gizonak

Karmelo Txiki Danborrada

Hasieran, Karmelo Txiki Inauterietako konpartsa bat da; 25 urte daramatza Donostiako kaleetan zehar desfilatuz eta, konpartsaren sortzaileek esaten duten legez haien betiko asmoa danborrada bat antolatzea izan dala baina orain arte ez da posible izan. 2019. Urtean hiru konpartsakidek gogoz ekin zioten lanari eta aurten lehen aldiz aterako dira. Jantzi koloredunak eramango dituzte Inauterietan egiten duten legez; Inauterietako arima mantendu nahian. Lagunak, senitartekoak, konpartseroak, … ilusio handiz aterako dira Amarako kaleetan zehar.

Uniformea

Urketariek gona beltza eta desberdin koloretako jakak jantziko dute; sukaldariak, ohi denez, txuriz jantzita baina txanoak, zapiak eta mantalak koloretsuak.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X