Hasieran, Karmelo Txiki Inauterietako konpartsa bat da; 25 urte daramatza Donostiako kaleetan zehar desfilatuz eta, konpartsaren sortzaileek esaten duten legez haien betiko asmoa danborrada bat antolatzea izan dala baina orain arte ez da posible izan. 2019. Urtean hiru konpartsakidek gogoz ekin zioten lanari eta aurten lehen aldiz aterako dira. Jantzi koloredunak eramango dituzte Inauterietan egiten duten legez; Inauterietako arima mantendu nahian. Lagunak, senitartekoak, konpartseroak, … ilusio handiz aterako dira Amarako kaleetan zehar.