2019ko San Sebastián eguna: Helduen Danborrada eta danborradeei buruzko web berria aurkeztu dira

Gaur, urtarrilak 15, asteartea, Helduen Danborrada eta web berria aurkeztu dira.

2019ko San Sebastian eguna dela eta, gaur, urtarrilak 15, udaletxeko Gobernu Batzordearen Aretoan Helduen Danborradaren aurkezpena egin da. Era berean,  Banco Sabadell Guipuzcoano-k babestutako danborradeei buruzko web berria ere aurkeztu da.

Prentsaurrekoa goizeko 11:30ean hasi da eta bertan izan dira Eneko Goia, Donostiako alkatea, Alfonso Gurpegui, Festa Jardueretako zinegotzia, Gaztelubide eta Unión Artesana Danborradetako Danbor Nagusiak eta Banco Sabadell Guipuzcoano-ko ordezkaria, Itziar Mahave.

 

X