Festa igandearekin egokitu denez, berez handia den partehartze eta ikuslegoaren kopurua nabarmen gora egin du
Festetako zinegotzi Alfonso Gurpeguik adierazi duenez, “40.000 pertsona inguru izan ziren haur danborrada ikusten joan den igandean, hilak 20. Iaz garaiezinak ziruditen kopuruak, aurten, igandearekin egokitu denez San Sebastian eguna, gainditu egin dira. Harro esan dezakegu inguruko herri eta hirietatik etorritako ikuslegoa gutxienez %10a igo dela. Ezin ahaztu horrez gain, frantziar publikoaren presentzia garrantzitsua. Helduen 147 danborrada eta haurren 53 danborrada atera ziren, guztira 18.399 heldu eta 8.249 haur”.
Alfonso Gurpeguik adierazi duenez, “urtarrilaren 20an, goizez, zeru estalia, beltza, meteorologiako radarrek umeen desfilea ateratzeko aukera txiki bat adierazten zuten eta halaxe gertatu zen. Euria egin zuen, baina pixka bat eta ikuskizun koloretsu, adeitsu eta zalapartatsua eskaini zuen haur danborradak. 5.088 neska-mutil egunerako jantzita, festari beraien poza emanez, erdiguneko kaleetan zehar ikusi ahal izan genituen. Konpainiek 42 minututan egin zuten ibilbidea; desfilea hilaren 20ko 12:03an hasi zen, San Sebastián Martxa Alderdi Ederren jo ondoren, eta 13.44an amaitu zen Gipuzkoa plazan. Gainera, aurten, haur danborradari beste pertsonai bat gehitu diogu: Udal Notarioa”.
Alfonso Gurpeguik beste datu hauek ere nabarmendu ditu: “ Konstituzio plaza festaz gose zegoen jendetzaz bete zen. Ekitaldian, hiriko auzo guztietako danborradetako 112 ordezkarik hartu zuten parte eta Ikurriña igoera Real Sociedadeko Liga Genuinus-en parte hartzen duen taldeak egin zuen, ekitaldiari bereizketarik gabe guztien partehartzea bultzatuz. Ekitaldiaren forma berria, 8 abestiz osatua eta partaideen eszenatokira sarrera/irteerak Sarriegiren doinuez egitea, arrakastatsua eta errepikatzeko modukoa.”
“Bandera jaisteko ekitaldian, 6.500 pertsona inguru bildu ziren Konstituzio plazan, eta auzoetako danborradetako 87 pertsonek parte hartu zuten. 2019ko Urrezko Danborra, Rosa Garciak ikurrina jaitsiera egin zuen eta alkateak hiriko bandera jaisten amaiera eman zuen urteko jai-egun luzeenari.”
Bestalde Alfonso Gurpegui zinegotziak esan duenez “danborradako web orri berria arrakastatsua izan da: bertan egin diren kontsultak 18.352 izan dira. Honek gure jaiak pizten duen interesa adierazten du”
Alfonso Gurpegui zinegotziak adierazi duenez, “hilaren 20an eta aurreko egunetan ospatutako ekitaldiak borobilak izan dira dudarik gabe: ekitaldi guztiak puntualtasun britaniarrarekin garatu dira eta danborraden irteerei dagokienez inongo gertaerarik gabe gauzatu dira.”
Azkenik bere eskerrak luzatu egin nahi izan dizkie jai hau handiago egiten lagundu duten pertsona guztiei, bai udal eremutik (trafiko ajenteak, suhiltzaileak, udaltzaingoa, garbiketa zerbitzuak,…) baita eremu pribatu eta beste erakunde batzuetatik ere (helduen eta haurren danborradetako languntzaileak, DYA, albaitaria,…).