2020ko San Sebastian eguna: Helduen Danborrada aurkeztu da

2020ko San Sebastian eguna dela eta, gaur, urtarrilak 15, udaletxeko Pleno Aretoan Helduen Danborradaren aurkezpena egin da.

Aipatutako prentsaurrekoan, Jose Mari Oiartzabal musikariari omenaldia eskeini zaio eta, San Sebastián egun osoan zehar Konstituzio plazan egongo den Donostiako Bandera, Unión Artesana elkarteari eman zaio.

Prentsaurrekoa eguerdiko 12:00etan hasi da eta bertan izan dira Eneko Goia, Donostiako alkatea, Jon Insausti, Festa Jardueretako zinegotzia, Gaztelubide danborradako Danbor Nagusia den José Ramón Mendizabal eta Javier Martínez, Unión Artesana elkarteko presidentea.

X