2008an Danborrada Amaratarra sortzeko asmoarekin Amarako gazteen kuadrila batzuk elkartu ziren. Zeharkako partaidetza-proiektu bat da, bere ideia naguasiak ondo pasatzea eta auzoa egitea dira. 2017an, hamargarren urteurrena dela eta, Amaratarra Txiki jaio zen, Danborrada Amaratarreko kideen seme-alabek eta haien lagunek osatua. Bere homologo heldua bezala, Amaratarrako Txikiak jaiaz aktiboki gozatu nahi duten haur guztientzako tresna izan nahi du. Amaratarra Txiki danborradak festaz genero berdintasunean gozatu nahi du, dantzatuz, abestuz eta danborra taldean joz. Festa honen funtsa eta arima bertan daudela ulertzen dugulako.
Jaio zirenetik esponentzialki haziz, aurten 170 haurrek parte hartuko dute.