1969an sortu zen ikastola
Danborradan hasi zen urtea: 1997
2013an Paula Gómez López izendatu zuen Easo Ederra eta Sara Huegun Iturrioz Jenerala.
2019 Anne Vicente de la Fuente Danbor Nagusia izan zen.
Manuel de Larramendi Ikastetxeko Danborradako Haur Konpainiak 1997an hasi zuen bere ibilbidea, ikastetxeko zuzendari Ignacio Altunak eta Amor Misericordioso Egoitzako zuzendaritzak egindako kudeaketen ondoren; egoitza 1996an itxi zen eta Larramendi Ikastetxeari eman zion Haur Danborradako material guztia. Ikastetxeak bere uniformeak egin zituen, koloreak ikastetxearen araudietara egokituta. 2014an, danborrada handitzeko asmoz, Urketarien irudia gehitu zuen Batzordeak konpainian. 2016an, Donostia Kultur Hiriburua izan zen urtean, eta Udalak proposatuta, aukera izan genuen danborradara 12 sukaldari gehitzeko eta 3 sukaldari-gastadore gure konpainia osatzeko. Banderak, alde batean, zeru urdin koloreko hondoaren gainean, ikastolaren izena eta logotipoa daramatza kolore urdin ilunez eta, beste aldean, Donostiako bandera.