Donostiaren erreketaren eta ondorengo berreraikuntzaren berrehungarren urteurrenean desfilatu zuen lehen aldiz Sheshenarena danborradak Parte Zaharreko kaleetan barrena, 2013. urtean. Egun horretatik gaur arte etengabe hazi da, eta ia parte hartzaile kopurua bikoiztera iritsi da. Sheshenarena danborrada hasiera-hasieratik izan da danborrada mistoa; gizon eta emakumeek berdintasunez desfila dezakete barrila jotzen edo danborra jotzen. Lehen edizioetan bandera emakume batek eraman zuen, orain gizon bat arduratzen da horretaz.
2018. urtean danborrada gizarteratzeko zailtasunak dituzten kolektiboekin lankidetzan jarduten hasi zen, eta zenbait gaixotasun zituzten pertsonak hartu zituen danborradan. Aurten ere bide horretatik jarraituko du, gizarteratzeko harri koskorra ekarriz.
2019. urterako berritasun gisa, barrilak zuzentzeaz arduratuko den urketari nagusiaren figura estreinatu zuen danborradak eta aurtengo ediziorako urketarien jantziak estreinatuko dituzte.