1998. urtean sortu zen, elkartearen berrogeita hamargarren urteurrenarekin bat, zenbait bazkideren ekimenez. Horien artean, Mikel Echarri, Felix Olazabal, Jose Juan Gurruchaga eta Jorge Alcorta nabarmen daitezke. 1999ko urtarrilaren 20an irten ginen lehen aldiz jotzera.
Danborradak kide hauek ditu gaur egun: 3 banderadun, 6 gastadore dantzari, 40 danbor eta 90 barril. Horiei musika bandako kideak gehitu behar zaizkie. Agintari lanetan aritzen dira Jorge Alcorta López (danbor nagusia) eta Iñaki Cercadillo Lujan (barril nagusia).