Itzuli kategoriara

Lurgorri Danborrada

Noiztik 1995 / Parte Vieja
Irteera
ordua
23:45
Bukaera
ordua
03:00
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
175
Parte-hartzaileak
85 Emakumeak 90 Gizonak

Lurgorri Danborrada

Danborrada 1994ean sortzen da, Erdialdeko Batzokian, Lurgorri Ikasle Elkartearen barruan. Lehenengo aldiz 1995ean ateratzen da, erdialdean. 2013an Alde Zaharreko Batzokira aldatzen gara, eta ibilbidea aldatzen dugu, osorik alde zaharretik eginez. 2016an elkarte berri bat sortzen dugu, Lurgorri Danborrada, danborradaren beharrei hobeto erantzuteko.

Danborrada mistoa gara, gutxi gora behera 160 partaiderekin, eta bilatzen duguna, San Sebastian egunaz disfrutatzea da, laguntasuna, genero berdintasuna eta euskal hizkuntza eta kultura sustatuz. Modu berean, alde zaharreko elkarteen artean erlazio ona sustatzea bilatzen dugu.

Uniformea

1703ko Gipuzkoako tertzioen erreplika da, Ramon Labayenek diseinatua. Kasaka urdina, Nafarroako kateen galoiarekin. Gipuzkoako ezkutua duen botoiak ditu, eta “chamberga” erako sonbreroa

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X