Itzuli kategoriara

Kresala Gazteak

Noiztik 1996 / Parte Vieja
Irteera
ordua
16:15
Bukaera
ordua
19:15
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
180
Parte-hartzaileak
108 Emakumeak 72 Gizonak

Kresala Gazteak

Kresala elkarteko gazteek danborrada hau osatu zuten, haurren danborradaren eta helduen danborradaren zubi-lana egiteko; hau da, batetik irten eta bestean sartu aurretik, makilak talde honetan astintzen dituzte. Horrela, beraz, Kresalan zegoen premia bati erantzun zitzaion; izan ere, gazteek ezin zuten haurren danborradan atera, baimendutako adina baino nagusiagoak zirelako, eta, aldi berean, ezin zuten helduen danborradan ere atera. Sorrera-data: 1996ko urtarrila

Uniformea

Urketarien jantziak kolore ezberdinetako jantziak dira, osaera ezberdinekoak. Denek zapi zuria daramate buruan, alkondara eta gona. Batzuek mantala eta zapia eta beste batzuek gaineko gona. Sukaldariak kasaka, galtza txano eta mantal txuria daramate eta koadrodun zapi txuri-urdina.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Konstituzio plazan zortzikoa jotzeaz gain dantzatu ere egiten dute.
  • Danborrada amaitzeko berriz, Kresalako martxa joaz iristen dira elkartera.
Danborrada gogokoena
X