2012an sortu zen Inter elkarte gastronomikoaren eskutik, Internacional Kirol Elkarteari lotuta. Bere sorreratik, danborradak harrera ona izan du elkarte gastronomiko honetako bazkideen eta auzotarren artean; bere estreinaldian berrogeita hamar bat partaide besterik ez zituen izan eta gaur egun ia bikoiztu egin da partaidetza, eta gizonak baino emakume gehiago daude.