Englishtarrak danborrada misto bat da, 70 partaide inguru ditu eta The English School ikastetxeko bazkide diren emakume-talde batek sortua da. Bertako Haur Danborradaren 30. urteurrenarekin bat etorriz, aurreneko aldiz desfilatuko du 2019an Intxaurrondo auzotik 17:00etatik 21:00etara.
Jantziak ikastetxearen kolore korporatiboak ditu ‒gorria, zuria eta urdina‒ eta bere homologo haur danborradakoaren oso antzekoa da.