Itzuli kategoriara

Bodeguilla Amara Danborrada Elkartea

Noiztik 2019 / Amara-Morlans-Loiolako Erriberak
Irteera
ordua
18:00
Bukaera
ordua
22:15
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
130
Parte-hartzaileak
100 Emakumeak 30 Gizonak

Bodeguilla Amara Danborrada Elkartea

Danborradaren historia laburra. Aurten, lehenengo aldiz aterako da. 2018ko San Sebastian egun euritsu hartan, Bodeguillan geundela sortu zen ideia, eta hala bota zuen lagun batek: “Zer, aterako al dugu hurrengo urtean guk gure danborrada?”. Esan eta egin. Ilusioz beteta ekin genion, hutsetik, dena antolatzearen lanari, lagunartean. Danborrada osatuko duten 100 kideak tabernako bezero-lagunak izango dira eta Easo plazatik aterata, Amara zaharreko eta Amara berriko kaletan zehar ibiliko dira.

Uniformea

Sukaldari eta urketarien jantziekin ateratzen dira. Guztiek zapi gorri bat daramate lepoan. Urketariek kolore ezberdinetako gonak daramatzate, nahiz eta janzkera hori uniformatzen joateko asmoz.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X