Itzuli kategoriara

Erriberatarrak

Noiztik 2009 / Amara-Morlans-Loiolako Erriberak
Irteera
ordua
17:00
Bukaera
ordua
20:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
110
Parte-hartzaileak
58 Emakumeak 52 Gizonak

Erriberatarrak

Erriberatarrak danborrada 2009an sortu zen Loiolako Erriberak auzo berriko bizilagunen ekimenez. Auzo Elkarteak kudeatzen du danborrada eta kide gehienak bertako bizilagunak dira, sortu zenetik izan baita helburu nagusia auzoa dinamizatzea eta auzotarrei sozializatzen eta elkar ezagutzen laguntzea. 2010eko urtarrilaren 20an desfilatu zuen lehenbiziko aldiz eta 00:00etan igo zuten bandera aurreneko aldiz Donostiako auzo horretan. Urtetik urtera aldatzen joan dira ibilbidea, hazkunde nabarmena izaten ari den auzora egokitzearren.

Uniformea

Bai danborrek bai barrilek sukaldari jantzia eramaten dute. Urketariek jantzi urdinak eramaten dituzte: jantzi klasikoa, marradun gona urdinarekin, parpailadun alkandorarekin eta beso luzeko jakatxo urdin ilunarekin. Bizkarrean eramaten duten zapia urdin argia da, logoa brodatuta duena, eta buruan daramaten zapia zuria.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • 2017an Richard Oribe izendatu zuten ohorezko danborrari, eta diploma bat eta ohorezko aginte-makila eman zitzaizkion.
Danborrada gogokoena
X