Itzuli kategoriara

El Sauce Sahats

Noiztik 1988 / Amara-Morlans-Loiolako Erriberak
Irteera
ordua
18:00
Bukaera
ordua
21:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
158
Parte-hartzaileak
83 Emakumeak 75 Gizonak

El Sauce Sahats

1987an sortu zen (elkartea inauguratu aurretik). 1987ko ekainean parte hartu zuen lehenengo aldiz Sahatsaren plazako festetan, eta irteera hori ondorengo urteetan errepikatu zuten (festa haiek ospatzeari utzi zitzaion arte).
Inaugurazio ofiziala danborrada gisara San Sebastian egunean egin zuen,1988ko urtarrilaren 20an. Hura izan zen zaindariaren eguneko beren aurreneko ekitaldia, eta harrezkero parte hartzen dute urtero festa honetan.

Urte hauetan beste herrialde batzuetara ere irten dira: Fuenmayor (Errioxa), Biarritz (Frantzia), Agurain (Araba), Alacant, Benidorm (Alacant), Calahorra (Errioxa), Castellón eta Oion (Araba).

Hasiera batean, Unión Artesana elkarteari erositako uniforme zaharrekin irten ziren, baina 90eko urteen bukaeran aldatzea erabaki zuten. Horretarako, A. Busedari eman zitzaion uniforme berriak ikertzeko ardura eta Afrikako Espedizioko Gorputz Prusiarrarena aukeratu zuten. Mende aldaketarekin, danborradako kideen asanbladak mistoa izatea erabaki zuen. Harrezkero, urketariek eta sukaldariek osatzen dute barrilen taldea.

Uniformea

Afrikako Espedizioko Gorputz Prusiarra

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X