Itzuli kategoriara

Donosti Cup

Noiztik 2011 / Amara-Morlans-Loiolako Erriberak
Irteera
ordua
15:00
Bukaera
ordua
18:45
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
144
Parte-hartzaileak
72 Emakumeak 72 Gizonak

Donosti Cup

2011ean hasi ginen, Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketaren 20. urteurrenaren urtean, ospakizun ekimen bezala. Ideia nagusia, hiriaren parte aktibo izatea urteko egun berezienean, lehen eta oraingo langileentzat, eta hauen senide eta lagunentzat, elkartze puntu izanik. Urtetik urtera langile berriek bat egiten dute gurekin, sortu zeneko xedea lortuz.

Uniformea

Urketari, soldaduz eta sukaldariz osaturiko konpainia mistoa da gurea. Urketariek, zapi, amantal eta blusa txuria eta gerruntze eta gona urdinak daramatzate. Soldadu jantzia, 1813ko artileriako tren gidariarena da, jaka zein bularralde urdinak , uhal txuriez gurutzatuta eta galtza txuriak ere. Sukaldari trajea klasikoa da, galtza, mantal eta kasaka txuriak, zapi urdina lepoan daramatela

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X