Itzuli kategoriara

Santo Tomas Lizeoko Gaztekide Danborrada

Noiztik 2011 / Antiguo
Irteera
ordua
20:15
Bukaera
ordua
23:15
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
174
Parte-hartzaileak
96 Emakumeak 78 Gizonak

Santo Tomas Lizeoko Gaztekide Danborrada

2011ean Santo Tomas Lizeoko ikasle batzuek, Danborkide danborradako antolatzaileen laguntzaz, sortutako gazte danborrada da. Gaur egun, danborradan, 2 zuzendari, 40 danbor eta 120 kupel ateratzen dira. Bertan aipatutako ikastolako ikasleak ateratzen dira, Santo Tomas Lizeoan 1. batxilergoan, 2. batxilergoan edota ikastolako zikloa bukatu berri duen edozein ikaslek parte har dezake. Kurtsoz errepikatu duen norbait balego, bere adinekoekin ateratzea posible litzateke.Eta tokia geratuz gero DBH4ko ikasleengana jotzen da.

Eta musikariei dagokioenez, Irulitxa Fanfarreko kideak dira. Danborrada mixtoa da eta emakumeek edozein paper har dezakete.


Uniformea

Dandorrada guztia berdin jantzita doa. Sukaldari trajearekin, zapi urdina eta zapata beltzak. Trajean ikastolako logotipoa josita dago. Danborrek duten berezitasuna eskularru txuriak eraman behar dituztela, zuzendariak bezala.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X