Itzuli kategoriara

Asociación Santa Teresa Danborrada

Noiztik 2017 / Antiguo
Irteera
ordua
03:00
Bukaera
ordua
06:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
89
Parte-hartzaileak
56 Emakumeak 33 Gizonak

Asociación Santa Teresa Danborrada

Santa Teresa Ikastetxeko danborrada 2016an jaio zen. Ikasle ohi eta irakasle batzuk ikastetxearen izenean konpainia bat sortzea zuten amets eta asmo horretan elkartu ziren. Ondorioz, Santa Teresa Ikastetxeak bere helduen konpainia aurkeztu zuen 2017ko urtarrilean. Ibilbidea,Antiguo eta Benta Berri auzoan zehar egiten da gutxi gorabehera, 3:15etatik 6.15etara. JoséMaríaSert plazako Jaungoikoa Gure Aita Parrokiatik atera eta amaitzen da. Ikastetxearekin modu batera edo bestera harremana duten pertsona helduek osatzen dute.

Uniformea

Konpainia sukaldari eta urketariek osatzen dute eta barril edo danborra izateko aukera dute. Sukaldariaren galtza koadrodun txuri-beltza da, jakatxo txuria, zapia eta aurreko mantala eramaten du (beltza izango da danborrarentzat eta berdeabarrilarentzat). Urketariak azpialdean bi marra berde dituen gona beltza darama, “ribete”beltzaduna duen kasaka berdea eta lepoaldean loredun zapia. Banderadunak, haur danborradari keinu bat egin nahian, bertako kantinera bezala jantziko da, gona txuri tolesduna eta kasaka gorria detalle txuri-berdeekin. Jantzi guztiek eskolako logotipoa bordatua dute.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X